01 OCT. 2024 BEGIRADA Eskultoreen ekimena, genozidioaren aurka Oskar MATXIN EDESA FOKU Eskuahaldunak eskultoreen elkarteak, Artistak Genozidioaren Aurka-k, Gernika-Palestina deialdi herritarrak eta Bilboko San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako auzotarren elkarteen koordinakundeak atzo aurkeztu zuten urriaren 2tik eta 30era bitartean egingo den eskultura-erakusketa San Frantzisko udaltegian. Ekimen horrekin, Israel Palestinaren aurka egiten ari den genozidioa salatu nahi dute. Iniziatiba guztiak dira baliagarriak, sionismoaren aurkako presioa areagotzeko balio baitute denek.