01 OCT. 2024 Txomin Aurrekoetxea hil da, EAJko parlamentari ohia GARA BILBO Igande honetan hil da Txomin Aurrekoetxea (Dima, 1943-2024) euskal politikaria. EAJ alderdiarekin izan zen legebiltzarkidea 1984tik 2005era, Karlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari zirelarik. Hezkuntza, euskara eta giza eskubideen arloak jorratu zituen gehien, eta batez ere Sahararen alde egindako lanagatik da gogoratua. Aipatzekoa da Mendebaldeko Sahararen Aldeko Instituzioen lehendakari gisa egin zuen lana; Euskal Herrian zein atzerrian lan egin izan du; zehazki, hiru aldiz izan zen New Yorken Sahararen aldeko aldarrikapenak entzun zitezen. X sare sozialean Sahararen aldeko kazetari europarren elkarteak dolumina adierazi zuen, Sahararen alde egindako lana goraipatzearekin batera.