03 OCT. 2024 BEGIRADA LGTBIen eskubideak arriskuan daude Georgian Felix HÖRHAGER EUROPA PRESS Georgiako presidenteak, Salome Zurabixvilik, familiaren eta adingabeen balioen babesari buruzko legea sinatu gabe itzuli zuen Parlamentura. Lege horrek LGTBI eskubideak murrizten ditu eta, besteak beste, kolektibo horrekin lotutako propaganda, genero berresleipena edo berdintasunezko ezkontza debekatzen ditu. Nazioarteko erakundeek kritikatu egin dute erreforma, tartean NBEk, berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta hezkuntzaren printzipioak arriskuan jar ditzakeela iritzita.