GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Berandu, baina beharrezkoa


David Salvador Bernardo taxilariaren omenezko plaka jarri dute Bilbon. Andoainen hil zuen Triple Ak atzoko egunez 1977an, «Heriotzaren triangelua» delako gunean. Ekitaldian Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Bakearen eta Bizikidetzaren Aldeko Bilboko Topaguneko kideek eta Salvadorren senide eta gertukoek parte hartu zuten. Hernanin bizi bazen ere, Bilbon jaio zen David Salvador, Maiatzaren 2a kaleko 4. zenbakian, eta bertan jarri diote plaka.