GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Sexu abusuen biktimak, lotsatik salaketara


Haurren aurkako sexu abusuei buruzko erakusketa hartuko du datozen asteetan Basauriko Ariz Dorreak. “Shame: european stories” du izena. Hain zuzen ere, txikitan sexu abusuak pairatu izanak biktimengan eragiten duen lotsa argitara atera eta deuseztatzea du helburu erakusketa xumeak, dozena bat argazki biltzen dituenak. Ostegunean inauguratu zuten eta azaroaren 21era arte egongo da ikusgai. Indarkeria isil horren ondorioak ezagutarazi eta gogoratzeko ariketa interesgarria eta beharrezkoa.