GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Tokiko harrera politikak sustatzeko tresna


Harrera politika lokalak sustatzea edota hobetzea helburutzat hartuta, Lakuako Gobernuak eta Eudelek “Euskadin atzerritarrei harrera emateko tokiko politikak diseinatzeko esku-liburua” aurkeztu zuten atzo toki-erakundeekin egindako jardunaldi batean. Ohartarazi zutenez, eskuliburuak jasotzen du «harrera-zerbitzuak borondatezkoa, doakoa, zuzena eta baldintzarik gabekoa» izan behar duela. Erroldatuta egotea ere ez da baldintza izango, aurretiko hitzordua eskatzea adosten den kasuetan izan ezik.