GARA Euskal Herriko egunkaria

Indarkeria matxistatik ateratzeko programa Lautadan


Arabako Lautadako Kuadrillak programa aitzindari bat jarri du martxan, indarkeria matxistatik ateratzen laguntzeko asmoz, indarkeria hau jasaten duten eskualdeko 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta, Agurainen.

Elkartzeko eta ahalduntzeko Lautadako gune hau genero indarkeriari aurre egin dieten emakumeekin osatu dute. Helburu nagusia egoera hauetatik ateratzea da, sendatze prozesu baten bidez, kalitatezko arreta osoarekin, biktimak bide honetako eragile nagusitzat eta eskubide osoko subjektutzat hartuz. Talde psikosozial bat sortuko da, hainbat lan egiteko.