12 NOV. 2024 BEGIRADA Hango eta hemengo langileen eskubideen alde Jon URBE FOKU Unai Sordo eta Pepe Alvarez, CCOOko eta UGTko idazkari nagusiak, hurrenez hurren, Euskal Herrian izan ziren atzo, lanaldiaren murrizketaz hitz egiteko. Beren sindikatuen euskal ordezkariak diren Loli Garciarekin eta Raul Arzarekin batera, EH Bilduko goi mailako ordezkaritza batekin bildu ziren. Arnaldo Otegik, Miren Zabaletak, Unai Urruzunok eta Nerea Kortajarenak Euskal Herriko espezifikotasun sozioekonomikoak kontuan hartuko dituen lanbide arteko gutxieneko soldata ezartzeko proposamena egin zieten.