21 NOV. 2024 BEGIRADA «Bortxatzeko erabakia hartu zuten» Christophe Simon DPA/EP Epaiketaren azken hitzean, Gisele Pelicot-en abokatuek onespen faltan oinarritutako hitzaldi hunkigarria egin zuten, atzo, Avignongo Justizia Jauregian (frantziar Estatua). «Batzuek adierazten duten ‘akatsa egiteko eskubidea’ baztertu behar da», adierazi zuen Pelicoten abokatuetako batek. «Hitzik ere zuzendu gabe, onespenari loturiko akats bat ezinezkoa da». «Zenbait gizonen buruan ainguratuta dagoen ideia aldatu behar da, alegia, emakumearen gorputza konkista-objektu bat dela», esan zuen bukatzeko.