18 DéC. 2024 KLIK Hamar urte eta «15.700 amets», .eus domeinuak Gotzon ARANBURU FOKU Hamar urte bete ditu .eus domeinuak. Atzo ospatu zuten urteurrena Tolosan, Gure Zirkuarekin batera. «Euskal komunitatearen amets kolektiboa eta ingurune digitaleko arrakasta» ospatu zuten eta, buruzagitza utzi berri, Iñaki Goirizelaiari omenaldia egin. «Gure ametsa egia bihurtzeak erakunde, enpresa eta pertsona askoren ametsei bide berria eman die Interneten», aipatu zuen Goirizelaiak eta 15.700 «amets kudeatzen» ari direla gaineratu. «Domeinu bakoitzaren atzean amets bat dagoelako. Interneteko plazan herri baten ametsa ahalbidetzen ari gara».