22 DéC. 2024 Taloa, sagardoa eta jendetza, eguraldia lagun izan duen San Tomas egun ikusgarrian Larunbata izateak eta aro goxoa egoteak jendetza handia biltzea eragin zuen Bilbon zein Donostian, baina hori ez zen aitzakia izan sagardoaz, taloaz, baserriko produktuez eta giro ederraz gozatzeko. (Oskar MATXIN EDESA-Andoni CANELLADA | FOKU) Neguko lehen orduek eguraldi nahiko goxoa utzi zuten, eta horrek San Tomas egunaz gozatzeko asko lagundu zuen. Bilbok eta Donostiak jendetza jaso zuten, ohi bezala, sagardoa, taloa eta txistorra nagusi diren hitzorduan. Herri kirolek eta musikak bikain girotu zuten aitzakiarik gabeko jai eguna.