26 DéC. 2024 BEGIRADA Dozenaka hildako Mozambikeko protestetan Amilton NEVES AFP Mozambiken gutxienez 56 pertsona hil ziren astelehenean eta asteartean, urriko hauteskundeen emaitza ofizialak ezagutarazi ondoren, jakinarazpen horren aurka egindako protestetan. Frelimo askapen fronteari garaipena eman zioten hauteskundeez gero, 180tik gora hildako izan dira, tokiko GKEen arabera. Halaber, istiluen ondorioz Maputo hiriburuko kartzela batetik 1.534 presok ihes egin eta gero, beste 33 pertsona behintzat hil ziren atzo segurtasun indarrekin izandako liskarretan.