20 OCT. 2014 KRONIKA | Nafarroa Oinez 2014 Urteetako lanari esker, Zangoza euskalduna da Eguzkia eta euskara; horiek izan ziren protagonista nagusiak atzo Zangozan. Nafarroa Oinez ospatzen zuten hirugarren aldiz eta, behingoz, dena alde izan zuten. Ez zen aitzakiarik eta Nafarroako ekialdeko ertzean ere euskara bizia eta bertokoa dela aldarrikatu zuten. Martxelo DIAZ «Esan euskalduna zarela, esan Zangozakoa zarela», aldarrikatzen du aurtengo Nafarroa Oinezeko kantak. Atzo, ozen eta harro aldarrikatu zuten. 80.000 lagun aurreikusten zuten antolatzaileek. Beharbada, gehiago izan daitezke, jende ugari ikusten baitzen zirkuituko txoko guztietan, baita Zangozara heltzeko errepideetan. Jende asko musikaz (eta eguzkiaz) gozatzen. Jende ugari dantzan. Jende andana tragoxka hartu eta ogitartekoa jaten. Kopuru zehatzetik harago, milaka lagun hurbildu ziren atzo Zangozara, 1978tik euskara bultzatzen jardun den ikastola sendotzen laguntzeko. Ofizialki «eremu ez euskaldunean» kokatzen du Euskararen Foru Legeak Zangoza. Atzo, aldiz, ikastolako aitzindarien lana emankorra izan dela frogatu zen eta Nafarroatik bertatik eta gainerako herrialdeetatik etorritakoek Zangoza eremu euskaldunean kokatua dela egiaztatu zuten. Aitzindari horiek egindako lana eskertu zuten antolatzaileek bai zinta moztu aurreko ekitaldian bai Karmengo auditoriumean egin zen omenaldian. 1985-1986 ikasturtean Zangozan haurrak euskarazko OHOn matrikulatu zituzten familiak omendu zituzten. Garai haietan erotzat edo inozotzat jo zituztela gogoratu zuten. Baten batek adarrik eta buztanik ez zuela erakutsi behar izan zuela aipatu zuen, umoretsu. Zazpi familiak matrikulatu zituzten ikasturte horretan seme-alabak. Hauek dira dagoeneko haziak diren ume haiek: Eneko Ojer Toro, Ainhoa Itoiz Blasco, Nerea Rubio Macho, Mintxo Lopez Iturbide, Xabier Ozkoidi Roig, Eneko Beorlegi Mendioroz eta Aritz Lareki Burguete. Beste hauek ere omendu zituzten: Juan Zelaia, eskainitako laguntzagatik; Javier Zulaika, euskara defendatzeagatik; Benigno Mendia, hamar urtetan Nafarroa Oinezeko paella prestatzeagatik; eta Roberto Aiape, guraso bezala ikastolari emandako sostenguagatik. Hasierako ekitaldian beste familia bat omendu zuten, Itoiz-Sanz, ikastolaren 35 urteak ordezkatzen dituelako. Eraikina altxatzen jardun ziren garai hartan eta familiako ama Marisa ikastolan langile ere aritu zen, orduko ikasleentzako janaria prestatzen. «Batzuetan bere etxean bertan bazkaltzen genuen», gogoratu zuen Leire Rebole egungo ikastolako zuzendariak. Seme-alabak eta ilobak ere ikastolako partaideak izan ziren. Ikastolaren historiaren ordezkari zuzena da Leire Rebole. Txikitan ikastolako ikaslea izan zen. Orain, ama eta zuzendaria da. Zangozan euskarak ez duela etenik izan agerian uzten du. Izan ere, 36 haurrekin hasi zen martxan ikastola Zangozan, 1978an. Karmengo komentuko sukaldean hasi ziren euskaraz irakasten. Rincon del Carmen zuen izena orduan ikastolak. Egun auditoriuma da komentua eta atzoko omenaldia egiteko toki aproposena izan zen. Klaustro gotikoa lehen eskolak ematen zituzten sukalde horren azpian dago, ekitaldiko aurkezle Aritz Agirrek gogora ekarri zuenez. «Bi kezka zituzten orduan. Lehena, euskaraz irakastea zen. Bigarrena, haurrak arraskara ez igotzea. Dena den, gisatu ederra prestatu dute sukalde horretatik abiatuta», kontatu zuen. Hazi eta hazi, aurten 220 ikasle ditu Zangoza Ikastolak. Hori du izen berria, baina Zangozalde Ikastola ere izan zitekeen. Zangozatik ez ezik, inguruko herrietatik ere jasotzen ditu ikasleak, Susana Garralda ikastolako presidenteak azaldu zuenez. Oibar, Arbontze, Domeñu, Gabarderal, Irunberri, Kaseda, Xabier, Leatxe, Lerga, Ledea, San Vicente eta Esatik etortzen dira ikasleak, baita Aragoiko Sause edo Undoze herrietatik ere. «Gure DNAn eta curriculumean auzolana daukagu. Kalitatezko eredua gara. Kalitateak ez du elitismoa izan nahi; balioetan eta konpetentzietan oinarrituko kalitatea guztiei eskaintzeaz ari gara. Urteetako emaitzak eta sariak horren berme», nabarmendu zuen Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidente Pello Irujok. Hautetsi eta erakundeen sostengu zabala jaso zuten atzo Zangozako Ikastolako kideek. UPN izan zen, beste behin, gonbidapenari muzin egin ziona. Euskarabideko gerente Maximino Gomez izan zen Nafarroako Gobernuko ordezkari bakarra. Ez kontseilaririk, ezta, noski, Yolanda Barcina lehendakaria ere. Nafarroako parlamentari ugari izan ziren. EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Maiorga Ramirez, Victor Rubio, Bikendi Barea, Miren Aranoa eta Patxi Zabaleta, Adolfo Araiz hautagaiarekin batera. Geroa Bai-ko Manu Ayerdi eta Patxi Leuza, I-Eko Jose Miguel Nuin eta PSNko Pedro Rascon ere izan ziren. Horiekin batera, Amaiurreko diputatu Sabino Cuadra eta Geroa Baiko Uxue Barkos. Gasteizko Parlamentuko ordezkariak ere bai: EH Bilduko Hasier Arraiz, Pello Urizar eta Xabier Isasi. Lakuako Gobernuaren izenean Patxi Baztarrika sailburuordea izan zen. Horiekin batera, Udalbiltzako lehendakari Mertxe Aizpurua eta Zangozako alkate Angel Navallas eta inguruko herrietakoak, Oibar (Pedro Lanas) edo Galipentzukoak (Karmele Irigibel) kasu. Baztango ikastolari dagokio jada datorren urteko Nafarroa Oinez antolatzea. Atzo jaso zuen lekukoa eta urtebeteko lana du aurretik. Una reforma de la Ley del Vascuence que no aborda lo esencial del problema Quienes llevan años trabajando por la normalización del euskara en Nafarroa no han puesto todavía a enfriar el champán a cuenta de la modificación de la Ley del Vascuence que hoy, según han anunciado, presentarán PSN, I-E y Geroa Bai. Los sectores euskaltzales consideran que no se ha ido a la raíz del asunto y que la modificación del artículo 26, que regula la enseñanza en la «zona no vascófona», en la que se sitúa Zangoza, es un parche. Puede que solucione el problema a familias de algunas localidades, que actualmente tienen que financiar el transporte en autobús de sus hijos e hijas hasta localidades de la «zona mixta». Arreglará algunas situaciones sangrantes, pero no aborda el problema de fondo. A grandes rasgos, la modificación supondrá que la actual «zona no vascófona» tenga el mismo trato que la llamado «zona mixta» en materia educativa. La complicación viene dada porque la Ley tiene una redacción muy genérica y la gestión de la matriculación en los modelos en euskara viene regulada por el decreto foral que desarrolla la norma.Este decreto foral establece unos ratios mínimos para que se pueda abrir una línea de modelo D en la «zona mixta». Es decir, si no se llega a un mínimo de 25 alumnos de la misma edad que quieran estudiar en euskara no se puede abrir un aula. Para el A basta con uno. Estos ratios se elaboraron en una época de mayor natalidad, por lo que en estos momentos resultaría especialmente complicado que en muchas localidades se pudieran abrir aulas ante la dificultad de reunir este ratio. Desde el PSN se ha argumentado que con este cambio normativo se quiere atender a la «demanda real». No en vano todo el proceso de modificación se ha iniciado después de que la parlamentaria del PSN Carmen Ochoa cayera del caballo cual Saulo y mostrara su sorpresa porque los alumnos de Beriain no pudieran estudiar en euskara en su localidad. Es la misma situación que se ha producido desde hace 28 años, desde que se aprobó la Ley del Vascuence, pero electos navarros parecieron haber descubierto el Mediterráneo. Pero, aunque la reforma salga adelante, los alumnos de Beriain seguirán sin poder estudiar en euskara si no cumplen los ratios fijados. Aunque un parlamentario del PSN insistiese ayer en Zangoza en que esos ratios no existen. Es cierto, no están en la ley, pero sí en el decreto que la desarrolla. La Ley del Vascuence también establece, en su artículo 27, que el Gobierno impulsará «la progresiva presencia del vascuence en los medios de comunicación social públicos y privados». La práctica del Gobierno es eliminar las ayudas y ahogar a los medios euskaldunes. También dice la Ley que en «la zona euskaldun» se atenderá a los ciudadanos en euskara. Tampoco se cumple. UEMA lo denunció la pasada semana en el Parlamento. Y Carmen Ochoa estaba en la sala. M.D.