GARA Euskal Herriko egunkaria

Emakundek Maria de Maeztu Forum Feminista saritu du


Emakunderen 2014ko Berdintasunerako Saria Maria de Maeztu Forum Feministarentzat izan da. Epaimahaiak forum horrek borroka feministan egin duen 25 urtetik gorako ibilbidea goraipatu du.

27 hautagaitzaren artean atera da garaile aipaturiko elkartea. Epaimahaikideek hauek hartu dituzte aintzat garailea hautatzean: «Emakumeen eskubideei dagokienez atzerapausoa dakarten egoeren salaketa, emakumeekin eta beste elkarte batzuekin sarean egindako lana eta EAEn berdintasunaren aldeko erakunde bat sortzeko bere garaian alderdi politikoen artean izan zuen eragina».

Forum Feminista Maria de Maeztu 1988. urtean eratu zen elkarte gisa, baina osatu zuten emakumeek bi urte lehenago hasi zuten gero elkarte izango zenaren ibilbidea.