14 JAN. 2015 Presoen elkartasunaren kontrako operazio poliziala Etxerat: «Egin litekeen tranpa handiena egin du Madrilek» GARA DONOSTIA Atxiloketei agerraldi jendetsu batekin erantzun zien Etxerat-ek, Donostiako Trinitate plazan. Presoen abokatuen lana goraipatu ondoren, Estatuak sarekada honekin nolabait azken katebegia lotu nahi duela esan zuen elkarteak: «Presoak abokaturik gabe uztea baino tranpa handiagorik ez dago». 200 lagun inguruk hartu zuten parte. Bertan, Patrizia Belezek eta Urtzi Errazkinek testuinguruan kokatu zuten sarekada, batetik, larunbatean euskal gizarteak Bilboko kaleetan burutu zuen mobilizazio jendetsua nabarmenduz eta, bestetik, atzo Auzitegi Gorenak zigor pilaketen auzia aztertzeko egin zuen bilera aipatuz. Izan ere, senideen ustez «tranpa» batetik bestera salto egiten dabil Estatua, eta azken trikimailua defentsa eskubidea urratzea izan da. «Tranpa juridikoak, eskandalu juridikoak salatu genituen aurreko osteguneko prentsaurrekoan -ekarri zuten gogora, egun horretan Gorenaren erabakiaren harira Donostiako Auzitegiaren aurrean agerraldia egin zuten eta-, eta presoak abokatu gabe uztea baino tranpa handiagorik ez dago. Espainiako Erreinuak abokatuak bahitu ditu giza eskubideak urratzeagatik Europaren kondena berriak ekiditeko. Legeari eta zuzenbideari nahi beste tranpa egiteko». Astelehenekoa «egun latza» izan zela aitortu zuten, berriz ere Guardia Zibilak herritar ugari kalabozoetara eraman dituelako eta abokatu horien lana behar-beharrezkoa dutelako euskal presoek. Oro har, kartzelatuekiko «herri honen elkartasuna eta babes ekonomikoa zapuztu eta lapurtu nahi izan dute», ondorioztatu dute senideek. Bestetik, Euskal Herriak «bakearen eta konponbidearen alde» egiten duen bitartean Estatuari «konponbide, zuzenbide eta bakearen aurka» egitea leporatu dio Etxeratek. Eta «apustua zein den, nahia zein den» berretsi zuen: «Bakearen eta konponbidearen alde, giza eskubideen urraketekin behin betiko amai dezagun. Estatuak erantzun du berriz, indar guztiarekin. Konponbidearen kontra, zuzenbidearen kontra eta bakearen kontra, azken batean. Bazterrak nahastuz eta elkartasuna zein babes juridikoa kriminalizatuz. Mina, samina eragin die espainiar Estatuak, berriz ere, 16 familiari. Horregatik, mobilizatzera deitu nahi dugu. Lan egiteko unea da. Elkartasuna adierazteko momentua». Anderon (Sinn Fein) evoca las represalias a abogados en Irlanda La eurodiputada de Sinn Féin Martina Anderson ha denunciado la redada llevada a cabo en Euskal Herria en una nota que recuerda que también en Irlanda los abogados que trabajaban por los derechos humanos sufrieron una grave persecución. El exponente más grave, cita, fueron las muertes de Pat Finucane y Rosemary Nelson en ataques lealistas perpetrados con colaboración de agentes británicos, lo que «ilustra qué puede llegar a ocurrir cuando los estados tratan de imperdir la Justicia». Se hace eco además Martina Anderson de que junto a los arrestos se produjeron incautaciones de dinero y la irrupción en una sede sindical. Y constata igualmente que la operación policial ha sucedido a una manifestación en la que «más de 80.000 personas tomaron las calles para apoyar los derechos de los presos políticos». La eurodiputada irlandesa subraya que los representantes legales deben poder realizar su labor «sin interferencias ni intimidaciones por parte del Estado». Y en consecuencia emplaza a Madrid a dejar de lado de una vez este tipo de agresiones para implicarse «constructivamente en el proceso de paz vasco». GARA