17 JAN. 2015 Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketa Nazionala Palmaresa estreinatu nahia Galdakaoko Adiskidek eta Usurbilgo Pagazpek jokatuko dute txapelketako lehen finala, bihar Amezketan. Jon ORMAZABAL Arrakastaz eman ditu lehen pausoak Euskal Herriko Kluben Arteko Lehen Txapelketa Nazionalak. Afizionatu mailan antze- mandako hutsune batzuk betetzeko asmoz antolatu da, eta orain palmaresa estreinatuko duen taldearen izena jakitea baino ez da geratzen. Tolosaldeko bi talde handiak kanporatu dituen Galdakaoko Adiskide eta azken unean Bortziriak kanporatu zuen Usurbilgo Pagazpe arituko dira bihar, 17:00etatik aurrera, lehiaketa berritzaile honetako lehen txapelak janzteko lehian. Txapelketa honen helburuetako bat klubetan gazteekin egiten den askotan esker txarreko lan horren balioa agerian jartzea da, eta bide batez, lehiaketa hartu duen Amezketako herriari esker ona agertzea. Horretarako festa goizean goizetik hasiko da Tolosaldeko herrian, dultzainero, trikitilari, txistulari, txalapartari eta dantzarien eskutik. Pilotari eta pilotazaleen festa izatea nahi dute antolatzaileek eta partidak hasi aurretik izango du zer ikusi eta zer gozatu bertara hurbiltzen denak. Final irekia Eguneko benetako protagonistak Adiskide eta Usurbilgo taldeak osatzen dituzten pilotari eta teknikariak izango dira; bizkaitarrek Zazpi Iturri eta Aurrera Saiaz kanporatu dituzte eta gipuzkoarrek, Zaramaga eta Bortziriak. Txaparra, Olabarri, Orrantia, Ealo eta Eskalza pilotarien ekimenez sortu zen Galdakaoko Adiskide taldea, 1975eko maiatzaren 23an. 39 urte hauetan hainbat eta hainbat gazteren eskola izan ostean, gaur egun 51 dira Ander Oliden, Karmelo Ariznabarreta eta Joseba Bidaurre monitoreen esanetara dauden pilotariak. Zaharragoa, 1964koa, da Usurbilgo Pagazpi, eta mende erdi beteta, esku pilotako taldeaz gain, gomazko paleta, larruzko paleta eta ezgaitasuna duten pertsonek palaz jokatu ahal izateko taldeak ere baditu. Bi klubetako arduradunek ezagutzera eman dituzten taldeei erreparatuta, biharkoa final estua izango dela dirudi. Txapelketaren berezitasun nagusienetako bat da talde bakoitzak lau eta erdian, buruz buru kantxa osoan eta binaka jokatzeko lau pilotari aurkeztu behar dituela eta, aurreko bi kanporaketetan egindako proben ostean, ahalik eta talde orekatuenak aurkeztuko dituztela. Hasteko, kaiolan Adiskideko Legorburuk eta Usurbilgo Urbietak jokatuko dutela espero da. Zuntz haustura batek geldirik izan du gipuzkoarra azken hiru asteetan eta hori nabaritu lezake. Hala eta guztiz ere, afizionatu mailako erreferenteetako bat da; bi eskuak ditu oso onak eta gustura aritzen da lau eta erdian. Galdakaoko aurrelari txikia aurreko koadroetan artista da, bigarren edo hirugarren koadroan aukerako pilota izaten badu barkatzen ez duen horietakoa. Airez, bereziki sotamanoz, defentsa handia du eta min handia egin dezakeen ezker eskuaren jabe da. Buruz burukorako Unai Atutxa izango da Adiskideren ordezkaria eta Santxo, Usurbilgoa. Lehenak ez du, agian, beste batzuek lortu duten sona eskuratu, baina erabateko pilotaria da, kantxan lan handia egiten duena eta sekulako defentsaren jabea. Xabier Santxo gazteak, berriz, sekulako eskuina du eta espezialista da kantxa osoko lehietan. Erabakigarria izan litekeen lehiarako, Elezkano I.aren eta Kerman Galarzaren ofizio eta esperientziaren karta jarriko dute jokoan bizkaitarrek. Aurrelariaren eskuinaren indarrari eta atzelariaren gerria sartzeko dohainari esker afizionatu mailako bikote orekatuenetako bat da. Quina eta Gorrotxategi izango dituzte aurrean. Atzelaria izugarrizko boladan dago, Villabonako Antton Pebet eta Zaldibarko txapelak jantzi ostean. Bi eskuekin jo handia duen pilotaria da eta aurrean nahastea, dejadak egitea, gustuko duen zumarragarra izango du lagun. Final irekia Arduradunek emandako izenen arabera, final orekatua eta estua espero da. Bi taldeek euren zaleen babesa izango dute Larrunarriko harmailetan. Rezusta sigue con dudas y no jugará, y Cecilio dobla Aunque las sensaciones no fueron del todo malas en el entrenamiento que realizó ayer por la mañana en el Beotibar de Tolosa, Beñat Rezusta no quiere saltar a la cancha con dudas en su zurda, por lo que tomó la decisión de no jugar este lunes, tomarse una semana de descanso y regresar el próximo viernes en Hendaia, donde se enfrentarán a Irujo-Barriola. Una vez conocida la decisión del zaguero de Bergara, los técnicos de Aspe confirmaron que su sustituto como zaguero de Julen Retegi, que regresa tras superar la enfermedad que le impidió jugar el viernes pasado en Bergara, será Cecilio. El de Ezcaray ha jugado esta como sustituto de Barriola, por lo que repetirá en apenas tres días, siempre que el partido no le haya dejado secuelas. El Campeonato no descansa y esta tarde el Labrit acogerá un duelo de máxima urgencia para Olaizola II-Beroiz, que no pueden esperar más para conseguir su primera victoria, si no quieren quedarse fuera a las primeras de cambio. El de Goizueta y el de Uharte, que vuelve tras suspender el domingo pasado, están lejos de su mejor momento de forma y no lo tendrán fácil ante una pareja rocosa como Bengoetxea VI y Andoni Aretxabaleta. Superada la lesión del verano, el de Leitza está siendo uno de los mejores del Parejas hasta ahora, atraviesa por un gran momento de forma, y Andoni Aretxabaleta le está secundando perfectamente, demostrando que su subcampeonato del año pasado no fue una casualidad. J.O. Egitaraua. Antolatzaileek pilotaren eta pilotazaleen jai eguna izatea nahi dute biharkoa eta egun osoko egitaraua antolatu dute.