Asier AIESTARAN
Binakako Txapelketa

«Ez dira une errazak, baina aurrera egin beharra dago»

Xalak aitaren heriotzagatik gaizki pasatu duela onartu zuen, baina gogotsu dagoela lehiaketan gora egiteko.

Xalaren itzulera izango da Binakako Txapelketaren zortzigarren jardunaldiko albiste nagusietako bat. Lehen neurketan gerrialdean min hartu ostean, lekuindarrari uste baino gehiago kostatu zaio lehiaketan berragertzea, aurrena eskuin eskuko hatz batean min hartu zuelako eta gero aita hil zitzaiolako. Baina azkenean iritsi da ordua, eta igandean jokatuko du Logroñon Merino II.arekin Martinez de Irujoren eta Barriolaren kontra.

«Ez dira une batere errazak izan niretzat -zioen hunkituta lapurtarrak bere aitaren heriotzari buruz-, baina aurrera jarraitu beharra dago. Berriz ere txapelketari neurria hartzen saiatu nahi dut, nahiz eta badakidan ez dela batere erraza izango», onartzen zuen aurrelariak Adarragan atzo egindako material aukeraketan. Irujo-Barriolak pilota arinagoak hautatu zituzten (104, 104,6 eta 105 gramo), Xala-Merinok pisuagoak (104, 105,6 eta 106,4 gramo).

Baina egoeraren zailtasuna onartzeaz gain -bi garaipen dituzte zazpi jardunaldiren ondoren-, Xala gora egiteko gogotsu ere azaldu zen: «Erronka zaila da, baina saiatuko gara buelta ematen. Gerrialdeko minak ahaztuta ditut jada, eta hatza ere ongi daukat. Bolada on bat harrapatzen saiatu behar dugu, eta ahal dugun dena eman, oraindik finalerdietara sailkatzeko aukerak baditugulako».

Ez dute aurkari xamurra izango, ordea, igande honetan: lau garaipenekin egoera erosoan dauden Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriola, egungo bikote txapelduna. «Gora begira jarri nahi badugu igande honetan bertan hasi beharra daukagu garaipenak pilatzen. Oso partida zaila daukagu, baina gogotik saiatu beharra daukagu», gehitu zuen Lekuineko aurrelariak.

Izan ere, Martinez de Irujok berak laburtu zuen egoki txapeldunek orain arte egindako bidea. «Orain arte sei neurketa jokatu ditugu elkarrekin -bosgarren jardunaldian Altuna III.ak eta Ceciliok ordezkatu baitzituzten-. Lau irabazi egin ditugu eta galdutako bietan 19 tantora iritsi gara. Lehen itzuliaren balantzea baikorra da, beraz».

Gainera, zaleek oraindik ez dute ahaztu Buruz Buruko txapeldunak aurreko igandean Bilbon emandako erakustaldia, jokoan 17 tanto eginez. «Abelek eta biok oso ongi jokatu genuen, eta horrek lagundu egin zidan aurrean asmatzerako orduan. Baina orain beste pilotaleku batean gaude eta ez du ezertarako balio atzera begiratzeak», baieztatu zuen umiltasun handiz.

Horregatik, Xalaren itzuleraz ahaztu eta bere lanean zentratu beharra daukatela adierazi zuen: «Gure jokoaz arduratu behar dugu. Xala lehiaketara itzultzen dela? Oso ongi, baina gu gurera. Partida zaila daukagu aurretik. Abelek Xalari pilota kendu beharko dio, pilota arrimatu, eta nik aukerak baliatu».

El Parejas en Urduliz y finales en Abadiño

Gran tarde-noche de pelota a mano hoy en tierras vizcainas. Urduliz acoge -festival a partir de las 22.00 (ETB)- el primer partido de la octava jornada del Campeonato de Parejas, que enfrentará a los dos primeros de la clasificación: Berasaluze II-Zubieta (2º) y Ezkurdia-Zabaleta (1ª). En el primer partido se miden Apezetxea-Cecilio y Jaunarena-Irusta. Unas horas antes, a partir de las 18.30, se juegan las finales del Torneo San Blas en el trinquete Tornosolo de Abadiño. En primera categoría se miden Arabiourrutia-Aspuru y Gandiaga-Zabalza, mientras que en la de categoría Elite lo hacen Bielle-Lazkano y Mikel González-Antxia.