10 FéV. 2015 MEMORIA HISTORIKOA Saturraranen preso egondako emakumeen zerrenda plazaratu dute 1.500 izen baino gehiago jasotzen ditu Euskal Memoria Fundazioak Saturrarango emakumeen espetxean egon ziren pertsonen harira publiko egin duen zerrendak. Hain zuzen, 1938. eta 1945. urteen artean Mutrikuko Saturraran kartzelan giltzapetuta egon ziren emakumeen izenen zerrenda publikatu du Euskal Memoria Fundazioak bere webgunean. Bertan, 1.583 izen agertzen dira. Herriz herri eta eskualdez eskualde eginiko herri bildumen emaitza da argitara eman duten zerrenda. Agiria plazaratu aurretik, Euskal Memoria Fundazioak baieztatu daitezkeen 3.273 tortura kasuren berri ere eman zuen webgunean, baita Ezkabako gotorlekuan preso egon eta bertan hil ziren pertsonen zerrenda.