11 MAR. 2015 EMAKUMEZKOEN FUTBOLA Reala «Posible da hasierako helburua berreskuratzea» Itzuli oso bat erizaindegian eman ondoren, taldea berpiztearekin batera itzuli da Eguzkiñe Peña. Amaia U. LASAGABASTER Banakotasunez betetako kolektiboa da futbol talde bat. Bi zentzutan funtzionatzen duen organismo konplexua. Ezinbestekoa da denen ahalegina taldeak arrakasta eskuratzeko eta, era berean, ororen lorpenek besterik ez dituzte banakako distirak ahalbidetzen. Paralelismoa areagotu egiten da batzuetan, Realean azkenaldi honetan gertatu den bezala. Meniskoko lesio baten ondorioz denboraldi erdia erizaindegian eman ondoren, Eguzkiñe Peña taldearen erreakzioarekin batera ospatzen ari da bere itzulera, «kasualitatea» dela azpimarratu nahi badu ere. «Zorioneko kasualitatea, baina kasualitatea, besterik ez. Horrenbesteko garrantzirik ez daukadala argi daukat!», adierazi du. Suhartasun berberarekin esan du «bazela disfrutatzeko garaia». Kolektiboki zein indibidualki, kasu honetan ere. Azpeitiarraren lehenbiziko lesio larria izan da aurtengoa eta lau hilabete jokatu barik egotea «oso gogorra» dela ohartu da. «Fisikoki eta mentalki. Alde batetik lan asko egin behar duzu, normalean egiten duzuna baino gehiago. Eta bestetik, ezin duzu gustukoa duzuna egin; zure taldekideek futbolean jokatzen duten bitartean, zuri erizaindegian edo harmailetan egotea dagokizu. Gogorra eta luzea egiten da». Are gogorragoa, taldeak aurtengoa bezalako bolada txarra sufritzen duenean, «inpotentzia sentsazioa daukazulako. Taldea lagundu nahi duzu, baina taldekideak animatuz konformatu behar duzu. Ez da erraza». Irtenbideak aurkitzea ere ez da erraza arazo nagusia identifikatzea lortzen ez denean. Eta horregatik, beharbada, eman ditu hainbeste aste Realak zulotik irten ezinda. «Ez dakizu zenbat aldiz egin dugun geuk galdera hori; ze pasatzen da -aitortu du Peñak-, ze pasatzen da hain ondo entrenatu eta partidak hain ondo planteatu ondoren, garaipenak behin eta berriro alde egiteko. Zorte txarra, lesio asko, jende garrantzitsuaren lesio larriak, taldearen gaztetasuna... Gauza asko dira eta, aldi berean, sinetsezina suertatzen zaizu, egunero taldea nola entrenatzen den eta zein jarrera duen ikusten duzulako, eta hala ere, emaitzak ez dituzu lortzen. Gero heltzen da une bat, dinamika horretan sartuta zaudenean, buruak bere garrantzia bikoizten duela. Hortik aurrera, benetan behar duzun gauza bakarra emaitza on bat da». 20. jardunaldian heldu zitzaion Realari emaitza on hori, Peñaren beraren lesioa osatu ondorengo lehen norgehiagokan. Hiru hilabete itxaron ondoren, zuri-urdinek garaipena ospatu zuten berriro Espanyolen kontra (3-0, azpeitiarraren gol batekin). «Oso garrantzitsua izan zen, baina inflexio puntua aurrerago kokatuko nuke. Berdindu arren, Athleticen kontra oso partida ona jokatu genuen, adibidez. Eta hain ona ez izan arren, Oviedoren kontra azken minutuetan lortu genuen puntu bat, aurreko hilabeteetan kontrakoa gertatzen zen bitartean». Sant Gabrielen aurka -berriro Peñaren gol batekin- ere gertatu zen hori. Eta, aurrelariaren ustetan, horrek «talde honek ez duela inoiz etsitzen erakusten du. Azken unera arte ahalegintzen da». Beharbada, horregatik eusten dio gipuzkoarrak Koparen ilusioari ere. «Zergatik ez? Zaila da, baina hasierako helburu hori berreskuratzea posible dela uste dut, taldeak nola lan egiten duen eta zein jarrera duen ikusita, gainera bolada txarrarekin behin amaituz gero, edozeini aurre egiteko gai dela. Partidaz partida joan beharko dugu, baina ilusioak hor jarraitzen du». La semana Goles. Máxima emoción en la cabeza de la tabla de realizadoras, que ahora lideran Adriana Martín (Levante) y Mari Paz (Valencia), con 16 goles. Les sigue Sonia (Barcelona) con 14, mientras el tercer peldaño es para Erika (Athletic), Priscila Borja (Atlético) y Karol (Valencia) con 12. Internacional. Hubo presencia vasca en el doble empate de los amistosos entre España y Nueva Zelanda. Leire Landa disputó algunos minutos en el primero, que acabó con un marcador de 2-2. En el segundo, que se cerró con 0-0, Landa y Ane Bergara fueron titulares mientras Erika entraba en la recta final del choque. Segunda. Goleada del Oiartzun, que se impuso a la Aragonesa (0-8) en la 20ª jornada. El Athletic B, además, echó un cable a las guipuzcoanas al derrotar al EDF Logroño (4-2). El Oiartzun aventaja ahora en un punto al filial rojiblanco y en 13 a la escuadra riojana, cuando solo quedan 18 por disputar. Despedida. A ocho jornadas para que conluya la Liga y con el equipo en descenso, Aasako Sakurabashi deja el Sant Gabriel para regresar a Japón. El club catalán, por otro lado, lleva recaudados 8.000 de los 20.000 euros que necesita para completar el curso, gracias a donativos y diferentes iniciativas. Inglaterra. La final de Copa se disputará por primera vez en Wembley. Será el uno de agosto.