GAUR8 - mila leiho zabalik

Kultura ondare higiezin pribatuak zaharberritzeko zazpi proiektu lagunduko ditu Arabako Diputazioak

Kultura ondare higiezinak zaharberritzeko zazpi proiektu pribatuk Arabako Foru aldundiaren diru laguntza jasoko dute. Diputazioko iturriek zehaztutakoaren arabera, 135.000 euro banatuko dira, 500 eta 30.000 euro arteko zenbatekoetan.

Jabego pribatuko kultura ondare higiezinak zaharberritzeko laguntzak ebatzi ditu Arabako Diputazioak. (Arabako Foru Aldundia)

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak kultura ondare higiezin pribatuen berrikuntza proiektuetarako emango dituen laguntzak zehaztu ditu. Programak 135.000 euroko partida du, eta herrialdeko eta Trebiñun jabego pribatuko kultur ondarea kontserbatzeko edota zaharberritzeko esku hartzeei zuzenduta dago.

Aurtengoa ez da programaren lehen edizioa. Diputazioko arduradunen hitzetan, ekimenak «arrakasta izan zuenez» mantentzea erabaki da. Aurreko edizioan 30 eskaera aurkeztu ziren eta 13ri eman zitzaien laguntza. Aurten, 37 eskaera jaso dira eta zazpi izan dira hautatutako proiektuak.

Zehaztutakoaren arabera, aukeratutako zazpi lan horien artean, lauk gehieneko zenbatekoa jasoko dute, 30.000 euro. Beste proiektu bik zazpi mila euro baino gehiagoko laguntzak jasoko dituzte, eta 535 euro beste batek.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko arduradunak laguntza horien garrantzia nabarmendu du kultura ondare higiezinen kontserbazioa eta zaharberritzea bultzatzeko ez ezik, zaharberritze historikoan esku hartzen duen industriarentzako bultzada ere suposatzen dutelako.

Era berean, eraikinen ikuskapen teknikoak babestutako eraikinen euskal kultura ondarearen arloko araudira egokitzeko.