12 FéV. 2023 Gaur X urte XX. mendeko erreginik ospetsuena, Elizabeth II.a, tronuan eseri zen 25 urte besterik ez zituen aita hil eta herrialde osoaren erantzukizuna bere kargu hartu zuenean. Elizabeth II.a XX. mendeko emakumerik garrantzitsuenetakoa bilakatu zen gerora, baina 1952an ez zuen inolako trebetasunik. 1953ko ekainaren 2an egin zuten koroatzea, nahiz eta ofizialki aurreko urteko otsailetik zen erregina. (Cecil Beaton) NAIZ Ingalaterrako George VI.ak bere lehen alabari Lilibet deitzen zion maitasunez, eta horrela ezagutu zuten bere familian 2022an hil zen arte Elizabeth II. erregina. Gazte hartu zuen herrialdearen ardura, bere aita minbiziaz hil zenean. 1952eko otsailaren 12an izendatu zuten erregin, 25 urte zituen soilik eta bizitza osoa horretarako prestatzen egon zen arren, asko zuen ikasteko.96 urterekin hil zen eta ia amaierara arte aritu zen lanean. Erreginaldi luzeena osatu zuen –Frantziako Louis XIV. erregealdiak soilik gainditu zuen– eta 14 lehen ministro ikusi zituen Britainia Handiaren gidaritzan, tartean Winston Churchill eta Margaret Thatcher. Elizabeth erregin izendatu zuten unean Ingalaterrako buruzagi eta Commonwealtha osatzen zuten beste 54 nazioren buruzagi bilakatu zen. Bere agintaldian gerrak, independentziarako auziak, Ipar Irlandako gatazka eta familiarteko eskandalu ugari jasan behar izan zituen. Tronuan 70 urte eman ostean hil zen, 2022ko irailaren 8an, bere seme Charlesi lekua pasatuz. Azken urtetan Britainiako errege familiaren irudia mantentzen saiatu zen arren, bere heriotzarekin batera izkutuan mantendu nahi izan zituen desasotasunak gainazalera atera ziren. Oso maitatua zen gizarte britainiarraren parte handi batentzat eta azken erregin handi bezala ikusten dute, eta uste dute ondorengoek ez dutela halako «xarmarik». Izan ere, gustokoa izan edo ez, eztabaidaezina da XX. mendeko historia ulertzeko gakoa izan zela bere figura.