17 MAI 2023 Gaur X urte Gaur 33 urte, MOEk homosexualitatea gaixotasun psikiatrikoen zerrendatik kendu zuen Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasun psikiatrikoen zerrendatik kendu zuen 1990eko maiatzaren 17an. Gaur egun homosexuala izatea legez kanpoko hartzen da munduko 70 herrialde baino gehiagotan. Sexu berekoen arteko ezkontzaren aldeko manifestazioa Sidneyn. (Saeed KHAN | AFP) GAUR8 Luzaroan jokabide gaitzesgarritzat eta buru eritasun «sendagarritzat» hartua izan ondoren, homosexualitatea behin betiko atera zen buruko gaitzen zerrendatik 1990eko maiatzaren 17an. Egun horretan Munduko Osasun Erakundeak (MOE) gaixotasunen eta horiekin lotutako osasun-arazoen nazioarteko sailkapen estatistikoa sailkapenetik kanpo utzi zuen. Aurrerapen hori pertsona homosexualen eskubideen aldeko kolektiboek egindako borroka luze baten emaitza izan zen. 1973an, Estatu Batuetako Psikiatria Elkarteak homosexualitatea nahaste gisa Buru-nahasteen Diagnosi eta Estatistikarako Eskuliburuaren bigarren edizioko “Desbideratze sexualak” ataletik erretiratzea lortu zuen. Gaur egun, nahiz eta dozenaka herrialdek homosexualitatea legeztatu duten MOEren erabaki historikoaren ondoren, oraindik 70 herrialde baino gehiago daude legez kanpoko hartzen dutenak. Saudi Arabia, Iran, Sudan, Yemen, Nigeria eta Somaliako probintzia batzuetan heriotza zigorra ezartzen zaie homosexualei. Munduko populazioaren %40 inguru homosexualitatea jazarri duten herrialdeetan bizi da, eta India da biztanle gehien dituena. 1989ra arte ez zen erabat indargabetu Espainiako Estatuan Arriskugarritasun eta Errehabilitazio Sozialaren legea. Estatu frantsesak homosexualitatea despenalizatu zuen 1982an.