28 MAI 2023 Gaur X urte Nepalek errepublika aldarrikatu zuen 2008an, 240 urteko monarkiari amaiera emanez 2008ko maiatzaren 28an, Nepalgo Asanbleak, bere kideen aldeko 560 botorekin eta kontrako laurekin, errepublika federal demokratiko baten ezarpena aldarrikatu zuen, herrialdean 240 urte baino gehiagoko monarkiari amaiera emanez. Gizon bat Nepalgo banderarekin. (Sunil SHARMA | ZUMA PRESS / EUROPA PRESS) GAUR8 Gaur 15 urte, 2008ko maiatzaren 28an, errepublika federal demokratikoa aldarrikatu zuten Nepalen, herrialdean 240 urte baino gehiagoko monarkiari amaiera emanez. 2005eko otsailean, Gyanendra erregeak gobernua desegin zuen eta botere exekutibo osoa hartu zuen maoisten aurka borrokatzeko. Horren ondorioz, parlamentuan zeuden zazpi alderdiek, matxino maoisten laguntzarekin, altxamendu masibo bat antolatu zuten. Monarkiaren amaierak 2006ko azaroaren 11n izan zuen abiapuntua, 13.000 hildako eragin dituen gerra zibilari amaiera eman zion bake akordioarekin. 2007ko apiriletik aurrera maoistak Nepalgo Gobernu-koalizioko kideak izan ziren. 2007ko abenduaren 24an, Nepalgo alderdi politiko ezberdinek erabaki zuten herrialdeko monarkia hurrengo urtean aukeratuko zen Asanblada konstituzional batek indargabetuko zuela. Batzarrerako hauteskundeak 2008ko apirilaren 11n izan ziren, eta Nepalgo Alderdi Komunista (Maoista) (PCN-M) izan zen garaile. Aurreikusita zegoen bezala, 2008ko maiatzaren 28an, Nepalgo Batzar Eratzaileko kide hautetsiek Errepublika aldarrikatu zuten. 60 urteko Gyanendra Shah dinastia aberatseko azken oinordekoa izan zen. Nepaldarrek ez zioten apenas begirunerik eta azken urteetan ez zuen botere handirik. Izan ere, 2016an Estatuburu eta Armadaren buru izateari utzi zion.