10 JUIN 2023 Gaur X urte Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Katea, orain bost urte Duela bost urte Gure Esku Dago-k Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu zituen milaka herritarren laguntzarekin. Herritarren Ituna Eusko Legebiltzarraren atariraino eraman zuten, eta Nafarroako Parlamentura eramateko asmoa iragarri zuten. Ficobako ekitaldi historikoa. (Jon URBE | FOKU) GAUR 8 2018ko Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Katea Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea izan zen, 2018ko ekainaren 10ean egina. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu zituen 201,9 kilometroz. Gure Esku Dago erakundeak abiarazi eta antolatu zuen, eta “Eman eskua etorkiZUnari” goiburua izan zuen. Ekimenaren helburu nagusia Eusko Legebiltzarra herritarron ituna onartzera bultzatzea zen. Euskal Herrian inoiz egin den une bereko mobilizazio handienen artean egon zen, 175.000 parte-hartzailerekin. Herritarrek ez zuten huts egin. 175.000 herritarrek baino gehiagok parte hartu zuten eta erraz lotu zituzten Bilbo, Donostia eta Gasteiz. Antolatzaileek nabarmendu zutenez, «herritarroi hitza ematea besterik ez dugu nahi. Demokrazian sakonduz, burujabe erabakitzeko. Gaur jauzi handi bat egin dugu. Erakutsi dugu gero eta gehiago garela herri burujabe bat nahi dugun herritar ahaldunduak». Gure Esku Dago ekimena 2013ko ekainaren 8an aurkeztu zuten. Ficoban izan zen sorrera, eta 300 herritar inguru bildu ziren egun hartan. Izaera eta ikuspegi ezberdineko herritarrak batu zituen ekimenak. Oinarria: Euskal Herria nazioa da, erabakitzeko eskubidea du. Mugimendu honen aitzindaria Goierri aldean 2007tik ziharduen Nazioen Mundua zen. Talde honek, herri kirola ardatz, sentsibilitate ezberdineko herritarrak bildu zituen nazio guztiek duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko, harreman sendoak landuz Eskoziako kirol eta politika arloko ordezkariekin. 2013an sortu zen, eta, ordutik, kultura demokratikoan eta bizikidetzan sakontzeko dinamika eta mobilizazio ugari antolatu ditu, herritarren parte hartzea eta ahalduntzea ardatz hartuta, eta balore demokratiko eta baketsuak oinarri.