GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Gaur duela hamasei urte Apple-ek lehenengoz saldu zuen iPhonea

2007ko ekainaren 29an merkaturatu zuten telefonoa aurrenekoz AEBetan; 499 dolarretan –458,08 eurotan– 4 GBekoa eta 599 dolarretan –547,47 eurotan– 8GBekoa. Steve Jobsek jarri zuen martxan iPhonea sortzeko proiektua, eta merkaturatu baino sei hilabete lehenago aurkeztu zien telefonoa hedabideei.

2007ko iPhone telefono mugikorra (Wikipedia)

Gaur duela hamasei urte Apple-ek iPhonea saldu zuen lehenengoz AEBetan, 2007ko ekainaren 29an. Multimedia edukiak erreproduzitu eta Interneten nabigatzeko prestatuta dagoen telefono mugikorra da. Funtzioen artean daude argazkiak ateratzea, musika eta bideoa erreproduzitzea, eta testu mezuak igorri eta jasotzea.

Horrez gain, Internet zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola, e-posta, web nabigatzailea eta Wi-Fi konexioa. Erabiltzaileak aginduak ematen ditu multi-puntuzko LCD pantaila ukigarri baten bitartez, botoi teklatu birtual batzuen bidez.

Iphonea sortzeko lehen urratsa Steve Jobs ingeniari eta Apple enpresako jabeak eman zuen, agindutako pantaila ukigarriak aztertzeko eskaerarekin bat. Une hartan enpresak tablet PCetan lan egiteko asmoa baitzeukan.

2003ko apirilean “D: All Things Digital” hitzaldian Jobsek egindako adierazpenetan azaldu zuen tablet PC eta PDA ez omen zirela aukera onegiak Apple-entzat, horiek eskari handiko merkatuak zirelako. Enpresariaren ustetan, telefono mugikorrek izan behar ziren informazioa eskuratzeko gailu eramangarri garrantzitsuenak.

2007ko urtarrilaren 9an aurkeztu zuen Jobsek iPhonea komunikabideetan eta oihartzun zabala izan zuen. Sei hilabete geroago, ekainaren 11n, Applek jakinarazi zuen beste enpresek ere iPhonek dakarren Safariren motorea erabilita eraikiko zituztela programak.

Hala, eta ikusita iPhonea sortzeko proiektuak izan zuen arrakasta, 2007ko ekainaren 28an saldu zen lehengoz AEBetan; 499 dolarretan –458,08 eurotan– 4 GBeko iPhonea eta 599 dolarretan –547,47 eurotan– 8GBekoa.