10 SEPT. 2023 Gaur X urte Duela 125 urte hil zuten Sissi enperatriza Elisabet Amalia Eugenia Bavariakoa, Sissi ezizenez ezaguna 1956ko pelikularen ondorioz, Bavariako printzesa bat izan zen, Austriako enperatriza izan zena. 1898ko irailaren 10ean hil zuen anarkista italiar batek Genevan, 61 urterekin, gaur duela 125 urte. Elisabeth Bavariakoa hil zuten uneko ilustrazio bat. (Wikimedia Commons) GAUR8 Gaur 125 urte Luigi Lucheni anarkista italiarrak hil zuen Genevan Elisabet Bavierakoa, 44 urtez Austriako enperatriza izandakoa. Sissi ezizenez ezaguna egin zen 1956ko ‘Sissi The Young Empress’ pelikulagatik, Ernst Marischka austriarrak zuzendutakoa. Munichen jaio zen 1937ko abenduaren 24an eta, 16 urte zitenean bere amarekin eta Elena ahizparekin Frantzisko Josef I.a Austriako enperadorea ezagutzera joan ziren, Sissiren ahizparekin ezkonduko zutelakoan. Hala eta guztiz ere, orduan 23 urte zituen enperadoreak Elisabet nahiago izan zuen. Horrela, 1954ko apirilaren 24an ezkondu ziren eta, orduan, Sissi enperatriz bilakatu zen, 17 urte baino ez zituenean. 1867an, Austria-Hungariako inperioa sortu zenean, Hungariako erregina koroatu zuten Elisabet. Genevatik paseatzen ari zela hil zuen labankada batekin Elisabet Luigi Lucheni izeneko anarkista italiar batek. Lucheniren asmoa, baina, ez zen enperatriza hiltzea, baizik eta errege frantsesa izateko oinordekoa, Orleans Etxekoa. Hala ere, egunkari batean printze frantsesaren bisita atzeratu zela eta Austriako enperatriza hirian zegoela irakurri zuenean, asmoz aldatu omen zuen. Vienan hobiratu zuten bere senarrarekin eta bere semeetako batekin, berak testamentuan Greziako Corfu irlan ehortzea eskatu bazuen ere.