GAUR8 - mila leiho zabalik

Eutanasiaren Legearen balantzea aztertuko du hitzaldi batek Zarautzen

Bi urte dira Estatu espainolean Eutanasiaren Legea indarrean sartu zenetik, eta arauak izan duen ibilbidea aztertuko duen hitzaldia antolatu dute Zarautzen, hilaren 10erako. Itsaso Bengoetxea EAEko berme eta ebaluazio batzordeko buruak hitz egingo du.

Eutanasiaren lege proiektuaren eztabaidaren harira egindako elkarretaratzea, irudian. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Zarautz Herri Zaintzailea elkartearekin lankidetzan, Eutanasiaren Legearen aplikazioak bi urte hauetan izan duen ibilbidea aztertuko duen hitzaldi bat antolatu du ZarautzOn elkarteak urriaren 10erako.

‘Aukeratzeko askatasuna sufrimendu onartezinean: Eutanasiaren Legearen balantzea Euskadin’ izenburupean, gaian aditu den Itsaso Bengoetxea medikua izango du hizlari. Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Osakidetzako Zainketa Aringarrien arloan, etxeko ospitalizazioan aritzen den Bengoetxea EAEko eutanasiaren berme eta ebaluazio batzordeko burua ere bada.

«Egunero gai garrantzitsuago bilakatzen ari den Zainketa Aringarrien barne, saihestezina dugu eutanasia jorratuko dugu», azaldu dute antolatzaileek. «Osasun-laguntzak sufrimenduari aurre nola egin eta heriotza aurreratzeko nahiari buruz aztertuko dugu», zehaztu dutenez.

Erabakiaren inguruko faktoreak

Pazientearen erabakiaren inguruan dauden faktoreak askotarikoak izan daitezke, eta arlo horri ere erreparatuko diote, sintoma fiskoetatik hasita, nahasmendu psikologikoak edota sufrimendu existentziala izan baitaitezke eskerarako arrazoiak. Bizitzaren zentzuaren galera egon daitekeen egoera horretan, gizarte-alderdiak edota ingurukoentzako zama izatearen santsazioa bezalako alderdiak jorratuko dira hitzaldian.

Antoniano Aretoan izango da solasaldia, 19.30ean hasita, eta elebitan izango da, zehaztu dutenez.