26 OCT. 2023 Gaur X urte 7,5 graduko lurrikara batek suntsitu zuen berriz Afganistan orain zortzi urte Azken 30 urtetan Afganistanek jasandako bost lurrikararik handienen artean kokatzen dute 2015. urteko urriaren 26an lurraldearen ipar-ekialdean erregistratu zena: 7,5 gradukoa magnitude-mailan, Indian, Tayikistan eta Pakistanen sentitu zen. Epizentroa Badakhshan izanik, gutxienez 400 hildako eragin zituen Afganistan eta Pakistanen. Aurtengo urriaren 17an jasan zuen Afganistanek lurrikara berri bat. Irudian, errefuxiatuak Herat herrian. (AFP) GAUR 8 Ekialde Ertainean kokatutako herrialde guztiek seismoak jasaten dituzte aldizka, hala nola Siria, Pakistan, Afganistan eta Iran. Baina batez ere Afganistanek, ‘talibanen herrialdea’ bezala ezagutzen dena, mugimendu sismiko ugari erregistratu ditu azken hamarkadetan, eta, haien ondorioz, suntsitze ikaragarriak eta hildako kopuru handiak jasan dituzte. Argi dago lurralde honetan biztanleria eta azpiegiturak bereziki zaurgarriak direla. Are gehiago, Afganistan lurrikaren lurtzat hartzen ohi da. Izan ere, 2015ean sufritu zuen lurrikara zerrenda luze baten parte baino ez da. 7,5eko lurrikara honen epizentroa Badakhshaen zegoen eta 400 hildako eragin zituen gutxienez Afganistan eta Pakistanen. 2022ko ekainaren 21an 5,9 magnitudeko lurrikara batek 1.030 pertsona erahil zituen; aurten, 2023ko urriaren 17an, 6,3ko sismo batek herrialde hau astindu du berriz ere. Azken azterketen arabera, geologoek uste dute berotze globala dela jarduera sismikoen handitze honen arrazoietako bat. Azterketa horiek diotenez, glaziarren urtzeak eta itsasoaren maila handitzeak aldatu egiten dute Lurraren plaka tektonikoen presio-oreka, eta horrek lurrikaren maiztasuna eta intentsitatea handitzen ditu. Hori izan liteke azken urteotako lurrikarak gero eta ugariagoak izateko arrazoietako bat.