GAUR8 - mila leiho zabalik

200 jarduera baino gehiago zabaldu ditu EHUko Zientzia Asteak

Atzo abian jarri, eta 200 jarduera baino gehiago zabaltzen ari da EHU egunotan lau gunetan: Bilbo, Barakaldo, Donostia eta Gasteiz. Nerea Jauregizar Ikerketa Gizartean Zabaltzeko zuzendariak azaldu du ekitaldia zertan datzan.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Zientzia Astearen 23. edizioaren irekiera ekitaldia egin zuen atzo EHUk Bilbon, eta ordutik askotariko ekintzatz beteriko programazioa zabaldu da. Bizkaia Aretoan izan zen ekitaldia goizean, Eva Ferreira EHUko errektorea eta Guillermo Quindos EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren aloko errektoreordearen parte hartzearekin.

200 jarduera baino gehiago eskainiko ditu 23. edizio honen programazioak bost egunetan zehar Bibon, Barakaldon, Donostian eta Gasteizen. Helburu nagusia dibulgazioa da, baina gazteak, eta batez ere neskak, zientzia eta teknologiarekin lotutako arloetara erakartzea da bigarren erronka.

Txoko zientifikoak, tailerrak, irteera didaktikoak, hitzaldiak, ekakusketak eta dibulgazio ikuskizunak daude egitarauan, baita Zientzia Club ere, zientziari eskainitako bakarrizketak «umore puntu batekin». ‘Osasun planetarioa’ da edizio honen gai nagusia.

Gertuago, ulergarriago, eskuragarriago

Nerea Jauregizar Ikerketa Gizartean Zabaltzeko zuzendariak apustuaren proiekzioa nabarmendu du, zientzia «gertuago, ulergarriago eta eskuragarriago» egiteko. Eskaintzari erantzunez, hainbat zentrotako ikasleak bildu dira txoko zientifikoen inguruan, azalpen erraz, praktiko eta ikusgarrietan oinarritutako saioekin gozatzeko.

Zientzia Asteak izaten duen harrera ere azpimarratu du Jauregizarrek. Izan ere, aurreko edizioan 12.000 lagun baino gehiago erakarri zituzten jarduerek, eta horri ikertzaileen balorazio positiboa erantsi behar zaio, programa aukera ezin hobea baita ikerketa mundua kalera eramateko, ezagutarazteko, azaldu duenez.

Programazio osoa Zientzia Astearen webgunean dago eskuragarri.