GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Iparraldeko Bertsolari Txapelketaren lehen edizioa Amets Arzallusek irabazi zuen duela 15 urte

Gaur 15 urte ospatu zen Xilaba Bertsulari Xapelketaren lehenengo edizioa, Amets Arzallusek irabazi zuena. Ordura arte Ipar Euskal Herriko bertsolariek Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzen zuten.

Amets Arzallus Xilabako 2012ko edizioaren lehenengo finalaurrean, Hendaian. (Gaizka IROZ)

2008ko azaroaren 15ean irabazi zuen Amets Arzallus bertsolariak Iparraldeko Bertsolari Txapelketaren lehenengo edizioa. Geroztik, beste hiru aldiz irabazi du hendaiarrak lehiaketa hau: 2010ean, 2012an eta 2021ean.

Amets Arzallus Donibane Lohizunen jaio zen 1983an baina txikitatik Hendaian bizi izan da. Familiaren eta aitaren eraginez hasi zen bertsolaritzan txikia zenean. Kazetaria da eta Hendaiako bertso-eskolan aritzen da.

Lehen plaza Beasainen egin zuen, bederatzi urte zituela, 1992ko Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan. 2000. urtean Nafarroako Txapelketan txapeldun izan zen eta bost urte beranduago Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalera heldu zen.

2008an Xilaba txapelketako lehenengo edizioa irabazi zuen. Urriaren 18a eta azaroaren 15a bitartean ospatu zen eta Arzallusekin batera, beste 15 bertsolarik parte hartu zuten. Hiru finalaurreko ospatu ondoren, finala Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuak hartu zuen. Txapeldunordea Sustrai Colina izan zen eta Miren Artetxe hirugarren postuan sailkatu zen.

Hurrengo bi edizioetan Arzallusek lortu zuen txapela bietan Odei Barroso txapeldunorde izanik. 2014Koan eta 2016koan, aldiz, Sustrai Colina irabazi zuen, azken honetan Amets Arzallus txapeldunorde izan zen arren. 2018an ‘Mattinsalto’ taldeak, 2019an ‘Ez otoi pentsa’ taldeak eta 2021ean Amets Arzalluzek berriz irabazi zuten.