23 NOV. 2023 Gaur X urte Gaur 17 urte hil zen Anita O’Day jazz abeslari estatubatuarra 2006ko azaroaren 23an hil zen, 87 urte zituela. Jazzaren emakumezko ahots garrantzitsuenetarikoa izan zen; estilo tradizionala zuen, swing eta bop-aren artekoa. 50-60 hamarkadetan Ververentzat egindako hamalau disko serieak Anita O’Day bere garaiko bokalistarik bereizgarrienetariko bat bihurtu zuen. Anita O'Day garaiko irudi batean. (Wikipedia) 2006ko azaroaren 23an hil zen Anita O’Day (Chicago, 1919) jazz abeslari estatubatuarra, 87 urte zituela. Jazzaren emakumezko ahots garrantzitsuenetarikoa zen; estilo tradizionala zuen, swing eta bop-aren artekoa. Bere ahotsa sakon samarra eta leuna zen. Big band batean egin zuen lehen agerraldian emakumezkoen ohiko irudiarekin hautsi zuen, eta taldeko gainerako musikarien pareko mailan kokatu zuen. Hasieran Krupa orkestrarekin, Woody Hermanekin eta Stan Kentonekin egon zen, eta ondoren, bere bakarkako bideari ekin zion. 1955ean Anita (edo This Is Anita) bere lehen disko arrakastatsua kaleratu zuen.1958an Newport Jazz Jaialdian egindako emanaldiak ospetsu bihurtu zuen mundu osoan, “Jazz on a Semmer’s Day” filma egin ondoren. 50. eta 60. hamarkadetan Ververentzat egindako hamalau disko serieak Anita O’Day bere garaiko bokalistarik bereizgarrienetariko bat bihurtu zuen. Aurretik, bakarrik, Frank Sinatra eta Ella Fitzgeralde zeuden. 1967an bere ibilbidea amaitu zuen, bere bizimodu biziak eta heroinarekiko zuen mendekotasunak eragindako akidura fisikoagatik. Droga eta alkoholarekiko mendekotasuna gainditzeko tratamenduan hainbat urte eman ondoren, 1970eko Berlingo Jazzaldian oholtzara itzuli zen.90eko hamarkadara arte diskoak grabatzen jarraitu zuen. Horrez gain, 1981ean argitaratu zuen bere autobiografia, “High Times, Hard Times” izenburuarekin.