09 DéC. 2023 Gaur X urte Duela 128 urte, gaurko egun batez jaio zen Dolores Ibarruri Dolores Ibarruri bizkaitar politikari komunista, edo ‘Pasionaria’ gaurko egun batez jaio zen, 1985ean. Alderdi komunistako kide izan zen eta ardurak ere hartu zituen beregain. Dolores Ibarruri jaio zen gaurko egunez. (Wikimedia) GAUR8 1985, abenduak 9; Gallarta, Bizkaia. Dolores Ibarruri. Horiek nortasun agirian gordeko liratekeen datuak, baina akaso gehiagok ezagutuko dute ‘Pasionaria’ bizkaitar politikari komunista gisa. Etxetik jaso zuen politikarekiko lotura, eta bizitza osoan zehar izan zuen bizi baino biziago. Madrilen hil zen 1989ko azaroaren 12an. Karlista katolikoa zen etxeko giroa, eta hamaika anai-arreben artean zortzigarrena zen bera. Hiru urtez neskame egon ondoren, Julian Ruiz Gabiña meatzari sozialistarekin ezkondu zen, hogei urte zituela. Politika munduan geroz eta barneratuago zegoen, eta Errusiako Iraultzan boltxebikeek izandako garaipenarekin txundituta, ‘El minero vizcaíno’ agerkarian hasi zen lanean, Elizak Jesu Kristoren Nekaldia edo Pasioa oroitzen zuen lehen aldiaren berri ematea egokitu zitzaion, eta ‘Pasionaria’ bezala sinatu zuen. Ezizen hori betirako deitura bihurtu zitzaion. Bizkaiko lehen talde komunista eratzen hartu zuen parte, baina erbestea ere ezagutu zuen: 1931ko urritik 1932ko urtarrila bitarte. Espainiako Alderdi Komunistaren IV. kongresuan hartu zuen parte, emakumeen ardura ere hartu zuen, eta berriro espetxeratu zuten 1933ko urtarrila arte.1936ko gerra ere bere azalean bizi izan zuen. Eta berak oihukatutako aldarriak oso ezagun egin dira urteen joanarekin: «No pasaran!» (Ez dira pasako) eta «Mas vale morir de pie que vivir de rodillas» (Hobe da zutik hil, belauniko bizi baino). 1942an, Ibarruri izendatu zuten Espainiako Alderdi Komunistako idazkari orokor Jose Diaz hil ostean. Urte hartan bertan, bere seme Ruben Ruiz Ibarruri hil zen Stalingradeko guduan 22 urte zituela. Erbestean egon zen Ibarruri bera, eta Franco hil ostean joan zen berriro ere Asturiasera.