30 DéC. 2023 Gaur X urte Manuel Olaizola ‘Uztapide’-k irabazi zuen 1962ko Bertsolari Txapelketa Nagusia Gaur dela 61 urte Manuel Olaizola ‘Uztapide’ (Zestoa, 1909ko maiatzaren 10a - Oiartzun, 1983ko ekainaren 8a) 1962ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen. Hurrengo bi edizioetan garaipena errepikatu zuen. Basarri eta Uztapide bertsolariak. (Indalezio Ojanguren Funtsa - Gipuzkoako Foru Aldundia) GAUR 8 Manuel Olaizola ‘Uztapide’ 1909. urtean jaio zen, Zestoako Endoia auzoan. Inazio Paulo Olaizola (Endoiarra) eta Maria Bizenta Urbieta Azpiazuren (Itziartarra) semea, zortzi senidetan laugarrena izan zen Uztapide. 1922 inguruan, 13 urte zituela, urtebeterako Arabako Zurbanora bidali zuten gurasoek erdaraz ikasi zezan; 14 urtez geroztik, baserri eta mendiko langintza gehientsuenak probatu zituen: artzaintza, karegintza, ikazkintza, egurketa... harik eta fabrikan lanen hasi zen arte. Eskola handirik gabe eta alboan bertsotan erakutsiko zion inor izan gabe egin zuen ibilbide oparoa bertsotan. 1935ean hasi zen bertsotan jendaurrean eta 1972an isildu zen. Gerra ondorengo aroan, Basarri eta Lasarterekin batera, bertsolaritzaren izen nagusia izan zen. Edozein egoeratara moldatzeko aparteko dohaina zuen, eta joan den mendeko bertsolaririk maitatuenetako bat izan zen. 1960an bigarrena geratu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bi urte geroago, 1962an berriro lehiatu zen txapelketan, faborito nagusietako bat bezala. IV. edizioa izan zen eta Euskaltzaindiak antolatu zuen. 10 bertsolari onenek hartu zuten parte. Finalaurrekoa ekainaren 13an eta finala abenduaren 30ean jokatu zen Anoetako pilotalekuan. Uztapide atera zen garaile, eta 1965 eta 1967an berirro errepikatu zuen garaipena. Duela 23 urte Pako Aristik ‘Nire Uztapide’ liburua idatzi zuen, eta pasa den urtean Erein argitaletxeak berrargitaratu egin zuen, bestolariaren izena eta izana berreskuratu nahian Zestoako udalak egindako ahaleginaren ondotik.