30 JAN. 2024 Gaur X urte Mahatma Gandhi hil zuten eguna Mahatma Gandhi Porbandar Indiako kostaldeko hirian jaio zen, 1869an, eta New Delhin hil zuten, 1948an, gaurko egunez. Indiako estatuaren sortzaileetako bat izan zen. Bakezaletasuna aldarrikatu zuen iraultzarako bide gisa, eta inspirazio izan zen arrazismoaren aurka eta demokraziaren alde borrokatu diren pertsona aunitzentzat, bertzeren artean Martin Luther King eta Nelson Mandelarentzat. Mahatma Ghandi Indiako estatuaren sortzaileetako bat izan zen. (WIKIPEDIA) GAUR8 Mahatma Gandhi Indiako estatuaren sortzaileetako bat izan zen. Abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa izan zen. Bakezale bezala da bereziki ezaguna, mota guztietako indarkerien kontra egin eta borrokatzeko bide berriak proposatu zituelako, bertzeak bertze gose greba eta desobedientzia zibila. Bere bertze ideia bat zen kapitala ez dela lanaren gainetik paratu behar, baina alderantziz ere ez, biak direlako arriskutsuak. Oreka bilatzearen aldekoa zen bera.Bizimodu apala egin zuen. Janzten zituen arropak berak egiten zituen, eta barazkijalea zen.XIX. mendean hinduismo tradizionala erreforma sozial eta ideia politiko berriekin elkartu nahi zuten erreformak gertatu ziren Indian. Gandhi mugimendu nazionalistaren buru izan zen, eta borrokatzeko modu berriak ekarri zituen. Gatzaren martxa antolatu zuen, adibidez. 1930eko martxoaren 12tik apirilaren 6ra egindako manifestazio bat izan zen, ia 300 kilometro luzekoa. India Britainiar Inperiotik independizatzea posible egin zuen gertakarietako bat.Maiz-maiz sartu zuten kartzelan liderra. Kasturba emaztea barrote artean hil zitzaion eta berak 21 eguneko baraualdia hasi zuen. Independentzia lortu ondotik, jendartea eraldatzeko pauso batzuk eman zituen: maila baxueneko kastak integratzen eta nekazal guneak garatzen saiatu zen. 1948ko ilbeltzaren 30ean, 78 urte zituelarik, Nathuram Godse hinduak hil egin zuen, hinduen lurraldeetako musulmanak defendatu zituelako.