22 FéV. 2024 Gaur X urte Gaur 124 urte hil zen Casilda Iturrizar bizkaitar filantropoa 1900eko otsailaren 22an hil zen Casilda Margarita Iturrizar Urkijo, Epaltzaren alarguna bezala ere ezaguna. Tomas Jose de Epalza senarrak utzitako ondasun handia kudeatu zuen XIX. mendearen azken laurdenean eta Bilboko filantroporik garrantzitsuenetakoa izan zen. Doña Casildaren monumentua Bilbon bere izena duen parkean. (GAUR 8) GAUR 8 Gaur 124 urte, 1900eko otsailaren 22an, hil zen Bilboko filantroporik ezagunena: Casilda Margarita Iturrizar Urkijo, Epaltzaren alarguna bezala ere ezaguna. 1818ko uztailaren 20an jaio zen Bilboko Begoña auzoan. Aita dendari txikia zen, baina ama familia onekoa zen. 1832an aita arruinatu egin zen eta urte bat geroago hil. Casilda Bilboko merkatari garrantzitsu baten etxean neskame joan zen, Tomas Jose Epaltza Zubaranean. 1849an Epaltza bere lehen emazte Maria Concepcion Lequerica Bergarechearekin banatzeko dibortzioa eskatu zuen, eta 10 urte geroago Iturrizarrekin ezkondu zen Bilboko San Nikolas elizan. 1873an senarra hil zenean, Epaltzaren alarguna bezala sinatzen hasi zen eta senarraren negozioak eramaten. Hiriko elite sozial eta ekonomikoaren parte izan zen. Hil zenean, ondorengo seme-alabarik ez zuenez, zazpi milioi pezetatik gora utzi zituen testamentuan «ongintzako» lanetarako erabili zen, batez ere gizonezkoen eta emakumezkoen prestakuntza eta aukerak hobetzeko. Testamentuan, onuradunen artean daude Bizkaiko Ume Abandonatuen Etxea, Erruki Etxea, neska umezurtzentzako ezkonsariak, Ospitale Zibila, Mariaren Bihotzaren misiolariak, elizako ikasketak eta ikasketa zibilak egiteko bekak, neska umezurtzak… Casilda gogoratzen duten bi leku daude Bilbon, Epaltzaren alargunaren kalea eta Casilda Iturrizar parkea.