12 AVR. 2024 Gaur X urte Dugwayko ardien sarraskia, Skull Valleyko 6.000 ardi hil zirenekoa AEBtako Dugway herrian sei mila ardi hilik agertu ziren 1968an, gaurko egun batez. Hipotesi eta ondorengo txostenek armada egin zuten erantzule, arma kimikotzat hartzen den gas batekin esperimentuak egiten ari baitziren. Milaka ardi hil ziren Nevadako herrixkan. (Wikimedia) GAUR8 1968ko apirilaren 12an gertatutako hondamendia izan zen Dugwayko ardien sarraskia. Sei mila ardi hil ziren base militarraren inguruko larreetan, eta herritarrek armadari egotzi zion gertakariaren errua arma kimikoekin esperimentuak egitearen ondorio izan zela argudiatuta, bestelako azalpen batzuk ere zabaldu ziren.Aireko Armadako prentsa ofizial Jesse Stayk eskatuta 1998an argitara eman zen txosten baten arabera Skull Valleyn nerbio-gas batek ardiak hil zituela dio. Hori izan zen «dokumentatutako lehen onarpena» deiturikoa. Dugwayn egindako proba batean, VX gasa askatu zela jasotzen zuen, arma kimikotzat hartzen den gasa. Urtebete baino gutxiagoan gertakariak eragina izan zuen AEBetako armadan eta politika militarrean. Richard Nixon presidenteak aire zabaleko arma kimikoen proba oro debekatzeko erabakia hartu zuen 1969an. Ardien gertakariak U.S. Army Chemical Corps-en aurkako iritzi publikoa handitzen lagundu zuen Vietnamgo Gerran zehar eta ondoren. Azkenik, unitate hori ia desegin egin zen ondorio zuzen gisa. Txostenak ondorioztatu zuenez, «jatorrian bertan zegoen VX kopurua nahikoa zen ardien heriotza azaltzeko». Txostena argitaratu ondoren ere, Armadak esan zuen ez zuela gertakariagatik erantzukizunik onartzen. 1997an ere, txostena argitaratu baino urtebete lehenago, Defentsa Saileko ofizialek adierazi zuten «txostena ez zela inoiz argitaratu, ez zelako bereziki argigarria».