13 AVR. 2024 Gaur X urte Joseba Sarrionandiak 66 urte bete ditu gaur 1958ko apirilaren 13an jaio zen Joseba Sarrionandia iurretarra. Erbestetik iristen ziren bere liburuak Euskal Herrira, izenik gabeko ezlekuetatik bidaliak. Azkenik, duela hiru urte, apirilaren 19an itzuli zen Euskal Herrira. Joseba Sarrionandia, ‘Kanterri’ ikastaroan. (Maialen Andres | FOKU) GAUR8 Euskal Herriko poetarik esperoenetakoa da Joseba Sarrionandia, 2021eko apirilaren 19an itzuli zen Iurretara. Gaurko egunez jaio zen, duela 66 urte egun bere bizitokia den jaioterrian. Bizitokitzat urte gehiagoz izan du erbestea bere jaioterria baino. Izan ere, 1985eko San Fermin gauean Imanolen kontzertu batean, bozgorailuetan ezkutatuta ihes egin zuen Martuteneko espetxetik Iñaki Pikabea presoarekin batera. Orduz geroztik hamaika aldiz entzungo zuen Kortatu taldeak sortutako ‘Sarri, Sarri’ abestia. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere; literaturako genero ezberdinak idatzi izan ditu, ia denak probatu dituela esan daiteke. Erbestean zegoelarik eta egun ere idazten jarraitzen du Euskal Herritik. Gau hartatik 31 urtez ezkutuan bizi izan zen. Erbestetik idazten eta zabaltzen zituen bere lanak, kartzelatik alde egin baino hilabete lehenagoko zuri-beltzeko argazki bat izan zen haren irudi identifikagarri bakanetakoa urteetan zehar. 2016an Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean euskal irakurle izendatu zuen, eta orduantxe jakin zen Habanan bizi zela urte batzuk lehenagotik. Handik egun gutxira, 31 urtean lehen aldiz haren argazki eguneratua argitaratu zen elkarrizketa batekin batera.