17 AVR. 2024 Gaur X urte Bera Berak bere bosgarren Kopa irabazi zuen 2016ko finaleko euskal derbian Gaur dela 18 urte, historiako bigarren euskal derbia jokatu zen eskubaloiko Kopako finalean. Bera Bera talde donostiarrak Zuazo barakaldarra gainditu (33-17) eta bere bosgarren Kopa altxatzea lortu zuen. Denboraldi bikaina izan zen Bera Berarentzak, Liga eta Superkopa ere irabaziz. Bera Bera taldea garaipena ospatzen. (Idoia ZABALETA | FOKU) GAUR8 2012an, historian aurrenekoz, Bera Berak eta Itxakok euskal derbi bat jokatu zuten Kopako tituluaren lehian. Urte hartan, talde nafarrak hirugarren titulua lortu zuen jarraian, baina hortik aurrera Bera Beraren bolada irabazlea hasi zen. 2013an eta 2014ean irabazi zuen Kopa talde donostiarrak, eta 2015ean finala galdu ondoren, 2016an berriro heldu zen. Finalaurrean Bera Berak 13-16 irabazi zion Atletico Guardesi, eta Zuazok 21-22 Porriñori. Horrela, historian bigarrenez, 2016ko apirilaren 17an euskal derbi bat jokatu zen eskubaloiko kopako finalean. Zuazok txapelketa bikaina egin zuen, baina finalean ez zen bere bertsiorik onena erakusteko gai izan. Bera Bera nagusi izan zen ia partida osoan, eta atsedenaldirako jada zazpi golen aldea zuen, 17-10. Talde donostiarrak ez zuen oina azeleragailutik altxatu eta Puche entrenatzaileak bere jokalari gazteenei minutuak banatu zizkien partiduaren amaieran. Azkenean, donostiarrek 33-17 irabazi zieten Barakaldokoei. Bera Berak bere bosgarren Kopa lortu zuen 2007, 2009, 2013 eta 2014koen ostean. Gainera, urte berean, Liga eta Superkopa era irabazi zituen. Hortik aurrera beste bi Kopa irabaztea lortu du, 2019an eta 2023an.