20 MAI 2024 Gaur X urte Gaurko egunez Manex Etxamendi idazle eta bertsolaria jaio zen Ezterenzubin 1873an Manex Etxamendi Etxebarne 1873ko maiatzaren 20an jaio zen, gaur duela 151 urte, Ezterenzubin, Nafarroa Beherean. Idazlea eta bertsolaria izan zen eta Gure Herria, Eskualduna, Euskal-Erria, Eskualdun Ona eta Herria aldizkarietan argitaratu zituen bere olerkiak batez ere. Ezterenzubitik, Manex Etxamendi jaio zen herritik, gertuko tokia. (Bob EDME) GAUR8 Gaur 151 urte, Ezterenzubin, Nafarroa Beherean, Manex Etxamendi Etxebarne jaio zen, 1873ko maiatzaren 20an. AEBetan gaztetik artzain bezala lan egiten egondakoa izan zen, baina bertsolaria eta idazlea ere bazen. 21 urte zituela alde egin zuen Wyomingera eta gero Nevadara. Bost urte beranduago, 1899an, Euskal Herrira itzuli zen eta 1900. urteko apirilean ezkondu zen. Ondoren, 1905ean, Nevadara itzuli zen Etxamendi lan egitera, eta han egon zen 1909. urtera arte. Ezterenzubin bueltan, Gilenttoinea baserrian bere hamar seme-alabekin bizi zela, laborantzan aritu zen eta 1920tik aurrera elizako giltzazain izan zen. 1929an Herriko Etxean kontseilari hasi zen eta ostera auzapez aukeratu zuten eta kargu horretan 1944ra arte iraun zuen. Bertsolari bezala ez zen jendaurrean aritu eta bertso idatziak jartzen aritu zen, Gure Herria, Eskualduna, Euskal-Erria, Eskualdun Ona eta Herria aldizkarietan batik bat. Eskualdun kantaria, Gure Almanaka, Errepikan, Milla euskal olerki eder eta beste zenbait liburutan ere argitaratu zuen bere lana. 1960ko apirilaren 28an zendu zen. Hil ostean Piarres Laffite idazleak ‘Manex Etchamendi bertsularia (1873-1960)’ izeneko bilduma argitaratu zuen, 1972an.