09 JUIN 2024 Gaur X urte Duela 66 urte jaio zen Lourdes Oñederra euskal hizkuntzalaria Euskaltzain, idazle eta EHUko katedraduna den Lourdes Oñederrak 66 urte betetzen ditu gaur. Donostiarra da bera, baina unibertsitateko lana dela eta Austria edota Hawaiin ere bizi izan da bertako irakasle gonbidatu edota fonologiako ikerketak eginez. Literaturan ibilbide luzea du, eta 2000. urtean Eukadi Saria eskuratu zuen. Lourdes Oñederra, bere ‘Babes bila’ lana gaztelerara itzuli berritan. (Jon Urbe | FOKU) GAUR8 Igande honetan 66 urte beteko ditu Lourdes Oñederra idazle, euskaltzain oso eta EHUko katedradunak. Donostiarra Filologia Hispanikoan lizentziaduna da, eta baita Euskal Filologian doktorea ere. Bere tesia euskal hizkuntzaren palatizazioaz egin zuen, Koldo Mitxelena zuzendaritzat zuelarik. 2007an Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Joan Mari Torrealdairekin batera, eta horrela, Oñederrak Euskaltzaindiako 30. zenbakia hartu zuen. Euskadi Literatura Saria jaso zuen idazle donostiarrak 2000.urtean ‘Eta emakumeak sugeari esan zion’ eleberriarekin (Erein, 1999). Literaturan eleberriaz gain bestelako lanak ere egin ditu Oñederrak; hala nola, haur literaturako liburuak, itzulpenak edota hizkuntzalaritzari lotutako liburuak ere argitaratu izan ditu. Bere ‘Babes bila’ eleberria berak itzuli zuen gaztelerara, ‘Intenperies’ izenburuarekin, eta lan aberasgarria izan zela kontatu zuen. Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna da, eta horrez gain, Grazeko (Austria) Unibertsitateko irakasle gonbidatua izan da eta, besteren artean, Teaching Assistant bezala aritu izan da Iowako Unibertsitatean, fonetika eskola praktikoak ematen. Vienako eta Hawaiiko Unibertsitateetan ere izana da, fonologia ikerketak egiten. Hawaiiko kasuan, David Stampe doktorearekin lan egiteko aukera izan zuen.