23 JUIL. 2024 Gaur X urte Gaur duela ehun urte jaio zen Sabine Weiss argazkilaria 1924ko uztailaren 21ean jaio zen Sabine Weiss argazkilari humanista frantsesa, gaur ehun urte. 2021eko abenduaren 28an zendu zen eta kulturako pertsonai ospetsuen erretratuak egiteagatik eta munduan zehar prentsa-argazkilari gisa ibiltzeagatik da ezaguna. Sabine Weiss, 2016an. (Jacques MAUGARS | Wikimedia Commons) GAUR8 Igor Stravinski, Benjamin Britten, Pablo Casals eta Stan Getz, besteak beste erretratatu zituen Sabine Weiss argazkilariak ehun urte beteko lituzte gaur. Suitzan jaioa baina frantses naturalizatua, argazkilaritza humanista landu zuen bereziki, Parisen bizi zela. Oso gaztetan hasi zen argazkilaritzan, hamabi urte zituela. Argazkilaritza diploma lortu zuen 22 urterekin, 1946an, eta bere lokal pertsonala ireki eta, Parisera bizitzera joan ondoren, Willy Maywald moda-argazkilari ospetsuaren laguntzaile bihurtu zen. Musikako eta literaturako pertsonai ospetsuen erretratuak egin zituen eta munduan zehar ibili zen prentsa-argazkilari bezala. 1950az geroztik Rapho agentziak ordezkatu zuen. Pariseko kaleetan zehar ibili zen argazkiak egiten, askotan gauez, eta kaleko eszenak, umeak eta zaharrak erretratatzen. Batik bat zuri-beltzean lan egiten zuen Weiss-ek, enkoadraketa, argiaren kalitatea eta giroa asko zainduz. Berak azaldu zuenez, bere argazkiek bizitzarekiko maitasun pertsonala adierazten dute. Bere lan ezagunena ‘100 photos pour la liberté de la presse’, 2007an argitaratutako monografikoa da. Hala ere, Sabine Weiss argazkilari diskretua izan zen eta bere lana ez zen oso ospetsua izan. 2021ean hil zen, Parisen, 97 urte zituela.