26 JUIL. 2024 Abuztuan zehar gaikako bisita gidatuak eskainiko ditu Arabako Museoen Foru Sareak Arabako Museoen Foru Sarean bisita gidatuak egingo dituzte aurten abuztuan zehar berriz, baita uztailaren 30ean eta 31n. «Karteldegiko erakusketatik haratago doan informazioa jasotzeaz gain, gaian adituak direnekin ezagutzak trukatzen direla» nabarmendu dute foru agintarek. Bisita gidatuen programa Arte Ederren Museoan, Natura Zientzien Museoan, Arabako Arma Museoan, Fournier Karta musoean eta Arkeologia Museoan egingo dira, baita Iruña Veleian ere. (Raul BOGAJO | FOKU) GAUR8 Arabako Museoen Foru Sareak aurten ere bisita gidatu tematikoen programa jarri du abian, familia eta helduei zuzenduta, abuztuan (eta uztailaren 30ean eta 31n), astelehenetan izan ezik. Bisitak egiteko, gianera, ez da beharrezkoa izango aldez aurreko hitzordua hartzea. Bisita guztiak 12.00etan izango dira, aldez aurretik hitzordurik eskatu gabe, gehienez 20 lagunentzako lekua bete arte. Hala ere, bisita gidatuak aldez aurretik hitzordua eskatuta zehazteko aukera dago, erabilgarritasunaren arabera. Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatuaren esanetan, gaikako bisita gidatuak «pizgarriak dira bai gure museoak bisitatzen dituztenentzat, bai lehen aldiz bisitatzen dituztenentzat; izan ere, karteldegiko erakusketatik haratago doan informazioa jasotzeaz gain, ezagutzak trukatzen dira gaian adituak direnekin, eta, beraz, bisita hori modu esponentzialean positiboagoa bihurtzen da». Bisita gidatuen programa Arabako Arte Ederren Museoan burutuko da astearteetan; Natura Zientzien Museoan, asteazkenetan; Arabako Arma Museoan, ostegunetan; Fournier Karta Museoan eta Arkeologia Museoan, ostiraletan (abuztuaren 2an eta 23an lehenengoan, eta abustuaren 16an eta 30ean, bigarrenean), eta Iruña Veleian, larunbat eta igandeetan.