19 SEPT. 2024 Gaur X urte 18 urte betetzen ditu gaur Hamaika Telebistak 2006ko irailaren 19an sortu zen Hamaika Telebista, gaur 18 urte. Hamaika izeneko enpresaren sorrera izan zen egun horretan, eskualde bakoitzean euskarazko telebista kateak sustatzeko jaioa. Gaur egun egoitzetako bat den Bilbon aurkeztu zuten. Ezkerretik eskuinera, Joxemari Sors (Elkar), Mikel Astorkiza (Euskaltel), Iñaki Alzaga (CMN), Gorka Altuna (EKHE), Joan Mari Larrarte (EKT) eta Juanjo Landa (Bainet), Bilboko aurkezpenean. (Jon HERNAEZ | FOKU) GAUR8 Gaur 18 urte, 2006ko irailaren 19an, sortu zen Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea. Bilboko Euskalteliumen aurkeztu zuten. Sei parte-hartzailerekin sortu zen eta gaur egun ere berdinak dira. Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT), Euskal Komunikabideak Hedatzeko Taldea (EKHE), Corporación Multimedia del Norte (CMN), Elkar, Euskaltel eta Bainet. Elkarrek eta Bainetek %10eko parte-hartzea dute eta beste guztiek %20koa. Egitura hori osatzeaz gain, Euskal Herrian emititzen ari ziren euskarazko tokiko telebista kateekin harremanetan jarri ziren eta elkarlanean aritzeko Sare hitzarmena sinatu zuten. Gaur egun ere, doakoak eta irekiak dira Hamaika Telebistak sortutako eduki guztiak, webgunean nahiz telebistan eskuragarri daudenak, Creative Commons lizentziadunak. Diruz laguntzeko aukera eskaintzen dute, urtean diru kopuru jakin bat emateko konpromisoa hartuta. Euskarazko ikus-entzunezko hedabide bakarra denez, Lakuako Gobernuaren diru-laguntzak jasotzen ditu eta interneten bidez zabaltzen dituzten edukiengatik beste laguntza bat jasotzen dute. Gainera, tokiko telebistek jasotzen duten diru-laguntzen zati bat Hamaika Telebistari ematen zaio. Egoitza nagusiak Bilbon eta Donostian ditu Hamaika Telebistak egun.