01 DéC. 2024 Gaur X urte Gaurko egunez jaio zen Violette Verdy dantzari aitzindaria 1933an, gaurko egunez sortu zen Violette Verdy balet klasikoaren aitzindaria. Parisko Operaren Baleteko lehen zuzendaria izan zen. Batez ere Estatu Batuetan egin zuen lan: American Ballet Theatre taldeko kide izan zen eta New York City Baleteko lehen dantzaria izan zen. 1980tik 1984ra zuzendu zuen Boston Balleta. Violette Verdy, New York City Balleten dantzari zela. (New York City Ballet) GAUR8 Violette Verdy, jaiotzaz Nelly Guillerm Pont-l'Abbén, Finisterren sortu zen, Estatu frantsesean, 1933ko abenduaren 1ean. Bloomingtonen, Indianan, Estatu Batuetan zendu zen, 2016ko otsailaren 8an, bihotzeko arazo batengatik. Dantzari, koreografo, irakasle, zuzendari eta idazle frantsesa izan zen. Parisen jaso zuen dantza klasikoko prestakuntza. Rousanne Sarkissian, Victor Gsovsky, Françoise Adret eta Maurice Béjart izan zituen irakasle, bertzeren artean. Solista izan zen London Festival Balleten, 1954an eta 1955ean, eta American Ballet Theatren gonbidatu zuten. New York City Balletean egin zuen karrera, 1958tik 1976ra, une hartan Georges Balanchinek zuzendua.Dantzaren zuzendari izan zen Parisko Operako balletean, 1977tik 1980ra bitartean, eta gero Bostonera joan zen. Zuzendari bihurtu zen 1980an, eta postu hori bete zuen lehen emakumea izan zen.1991n ‘Zisneak, azukre aranak eta satenezko zapatilak’ haurrentzako liburua idatzi zuen, Marcia Brownek irudiztatua eta askotan berrargitaratua. 1971n Arteen eta Karten Ordenako zalduna irabazi zuen, eta 2009an Ohorezko Legioko Zalduna.