GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Duela 20 urte hil zen Renata Tebaldi italiar sopranoa

Operaren zaletasuna duenak Renata Tebaldi italiar sopranoa gogoan izango du. Duela 20 urte hil zen Europan abiatu eta Ameriketan zehar hamaika bira eman ostean, minbiziaren ondorioz.

Tebaldi, abesteko prest artxiboko irudi batean. (Wikipedia)

Renata Ersilia italiar sopranoa duela 20 urte hil zen, San Marinon. Italian zein Europan arrakasta handia lortu zuen Tebaldik, Londreseko zein Parisko antzoki liriko handietan egon zen; Ameriketako San Frantziskoko Operan zein Buenos Aireseko Colon Antzokian ere aritu zen. XIX.mendeko Italiako errepertorio lirikoko interprete nagusietako bat izan zen.

Parmako eta Pesaroko Kontserbatorioan Kantu ikasketak egin ondoren, 1944an debutatu zuen Parman eta Triesten ‘Rovigo’ lanarekin. 1946an Arturo Toscanini musikaria Estatu Batuetatik iritsi zen Milanera «gazte ahots berriak bilatzera».

Mundu mailan ere ibilbide oparoa egin zuen, La Scala konpainiarekin hasi zen, eta ondoren, 1953an Buenos Aireseko Colon antzeztokian debutatu zuen eta Metropolitanen ere egin zuen bidea. Torrechiaran, Tebaldiri eta bere memoriari eskainitako museo bat dago, abeslariarenak izandako hainbat objektu eta oholtzan erabili zituen 50 jantzitik gora biltzen dira, bere ibilbidea gogoratzearekin batera.

Milanen igaro zituen bere bizitzaren azken uneak, eta 2004ko abenduaren 19an hil zen, bere etxean, 82 urterekin, minbiziaren eraginez.

Bere ibilbidea zenbakietara eramaten ahaleginduta, 1.262 alditan kantatu izan zuela zenbatzen da, horietatik 1.084 opera osoak izan ziren, eta 214 errezitaldiak. Operaren munduan izandako sonaren ondorioz, bere 100. urteurrenean antzoki batean baino gehiagotan gogoratu zuten.