17 DéC. 2016 IKUSMIRA BIKTIMA ALA BORRERO DA UME ZELA BAHITUTAKO SOLDADUA? joseangel.oria@gaur8.info Hagan egoitza duen Nazioarteko Zigor Auzitegira oso kasu berezi bat iritsi da, giza eskubideen bortxaketa larrienak gertatzen direnean benetako justizia egitea ezinezko dela aditzera ematen duten horietako bat. LRA Jainkoaren Erresistentzia Armadak 14 urte besterik ez zituela bahitu zuen Dominic Ongwen, soldadu bihurtzeko. Ugandan zituen baseak talde horrek eta Bibliako Hamar Aginduetan oinarritutako erregimen bat ezarri nahi zuen, indarrez. Ongwen kristau inspirazioko talde horretako komandante izatera iritsi zen eta 70 gerra krimen egotzi dizkio orain fiskalak Hagan. Berak dio bere bizitza ere erabat izorratu zuela Joseph Konyk zuzentzen zuen taldeak. Nola esan arrazoirik ez duela? Fiskalak jakinarazi du sei urteko haurrak bahitzera ere iritsi zirela Ongwenen soldaduak, AK47 fusila jasotzeko gauza ere ez ziren ume koitaduak. Datu ofizialen arabera, LRAk 100.000 lagun hil zituen, 60.000 ume bahitzeaz gain, Ongwen tartean. joseangel.oria@gaur8.info