27 MAI 2017 IKUSMIRA ORDUKO GERRAKO HAURRAK, GAURKOENTZAKO BABES ESKE Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS Xabier Izaga Gonzalez Haurrak. Hala ziren orain dela laurogei urte. Gerrako haurrak, orduan bezala orain ere. Asteazkenean omendu zituzten, Santurtzin, milaka haur Britainia Handira, Belgikara, Estatu frantsesera eta Sobietar Batasunera abiatu zireneko portu berean. Ez ziren oporretan joan, gerratik ihesi baizik. Inork baino hobeto dakite zer den familia, herria, dena atzean uztea; familia, herria, dena bonben eta larderiaren azpian uztea. Inork baino hobeto dakite zer diren beldurra, ziurgabetasuna, arrotz sentitzea. Horregatik izan zituzten Europaren hegoaldeko itsasertzean pilatzen diren errefuxiatuak gogoan. Horregatik eskatu zuten haientzako babesa. Laurogei urte barru, milaka eta milaka errefuxiatu horien artean egun munduari mesfidati begiratzen dioten haurrak, Mediterraneo izeneko hilobi erraldoi hori zeharkatzea lortu duten haurrak, agertuko ote dira hunkituta beren herrietan beso zabalik hartu zituzten Europako herrialdeei esker ona agertzen? Xabier Izaga Gonzalez