GAUR8 - mila leiho zabalik
IKUSMIRA

ZENBAT KOLORE KABITZEN ZAIZKIO FESTARI?


Zuritik beltzera, zenbat kolore kabitzen zaizkio festari? Sanferminetan goizean etxetik zuri-zuri abiatzen den alkandorak etxera bueltan dakartzan guztiak bai, gutxienez. Zapatila zuriak gustuz zikintzea baino gauza sanoagorik ez dago. Hori bai, benetako plazera zapatila horiek ematen duten pauso bakoitza hanken jabeak aukeratzen duenean gertatzen da. Beltza ere izan daiteke gustukoa, iluntasuna norberak bilatua denean.

Baina zuri hasitako festa beltz bihur daiteke, tamalez. Zuri, presarik gabe eta ordutegirik gabe, eguna zurian hasi eta ateraldiz, dantzaz, irriz, abestiz, konpainiaz eta desorduz betetzeko, zuria koloretako bihurtu arte, betirako azalean pegatuta geratzen diren kolore horietakoa.

Nahiago nuke festaren baitan poliziek marrazten duten marra beltza inork zapaltzeko beharrik ez balu. Marra beltz horretan hotza egiten du, hankek dardara izaten dute eta gorputzak negarra; norberarena den gorputza beste norbaitek pusketatan moztu balu bezala. Nahiago nuke. amagoia.mujika@gaur8.info