GAUR8 - mila leiho zabalik

Mende arteko bizimodua, Eulalia Abaituaren begian


Artikulu hau ilustratzen duen irudia Eulalia Abaitua Allende-Salazar bilbotarrak egindakoa da, zalantzarik gabe Euskal Herriko argazkigintzako aitzindari nagusietakoa. XIX. mendean, II. Karlistaldian, Liverpoolera joan zen senarrarekin, Juan Narciso de Olano ontzi-jabea, eta han hasi zen argazkigintzan murgiltzen. Bilbora itzulita, etxe bat eraiki zuten Begoñako basilikatik hurbil, eta etxearen sotoetan jarri zuen Eulaliak bere argazki laborategia. Haren argazkien artetik, eguneroko bizimoduaren eszenak nabarmendu beharra dago, Bilboko itsasadarraren, baserrietako bizimoduaren, lanean ari ziren emakumeen, etxeen eta familien irudiak. XIX. mendearen amaieran edo XX.aren hasieran egindako argazki honetan ume batzuk ageri dira, Begoñako basilikako goiko plazan, Errepublikaren Etxearen ondoan. Eulalia Abaituaren argazki funtsak Bilboko Euskal Museoan daude egun.