22 SEPT. 2018 IKUSMIRA KOREA BERRIZ BATZEA: EZINEZKO AMETSA, AMETS BETEA? Ed Jones | AFP Mikel Zubimendi Berastegi Ipar haizea eta hego haizea, distentsio haizeak datoz Koreatik. Eta haizeok ametsak ernaltzen dituzte; harresiak erortzen dira, familiak berriz batu eta armadak desegin, bandera bakar baten pean anai-arreba guztiek desfilatuko duten desiren mozkorraldia sortuz. Hego aberats hiperkonektatuak eta Ipar pobre hiperarmatuak, biek egin zioten elkarri gerra, gerra zibil odoltsua, teknikoki amaitu ez den gerra. Bakerik gabe, baina, nola berriro batu? Gaitz, oso gaitz. Are zailago bietako baten kolapsoa bilatuz, batek bestea absorbatuz, edo korearren bihotzak zafratzen ez dituzten bide artifizialen bitartez. Etsaitasunak eta tentsioak jaitsi egin behar dira. Munduko potentziekiko menpekotasun kateak hautsi. Zailtasunak zailtasun eta mesfidantzak mesfidantza, beren nazio milenaristaren batasuna dute amets korearrek. Amets erromantikoa, kontraesanez beterikoa dela? Eta? Ba al dago gauza errealistagorik ametsaren ildoa jarraitzea baino?